Demetrio Beriain

Demetrio Beriain Azketa[1] (Mañeru, 1911 Baiona, 1981eko apirilaren 27a) Kataluniako nafar anarkista eta idazlea izan zen.[2]

Artikulu hau anarkistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beriain (argipena)».
Demetrio Beriain
Bizitza
JaiotzaMañeru, 1911
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBaiona, 1981eko apirilaren 27a (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksindikalista eta politikaria

Biografia

Hamasei urterekin, amagabe eta sei anai-arrebatan zaharrena, familarekin Kataluniara aldatu zen eta El Prat de Llobregateko "Papelera Española"n hasi zen lanean. Ezkurra sendiaren laguntzarekin, nahiz eta ordurako bazen CNTko kide, bertako anarkismoarekin harremaetan jartzen da, anai-arreba guztiak bezalaxe: María Cruz, Emilia, Marcial, Cándida eta Manuel. Bartzelonako gune libertarioak ezagutzen ditu, alfabetatu egiten da eta CNTko kideei afiliazioa kobratzeaz arduratzen da.

CNTko sindikatu baten presidente zela, 1933ko urriaren 8ko matxinada anarkistan parte hartu zuen. Sant Feliuko gazteluan atxilotu zuten eta matxinatuak gogorki jazartu zituzten hurrengo urteetan. Hala ere, behin alfabetatuta, Beriain Vida Nueva aldizkaria sustatzeko gauza izan zen.

Paper fabrikan ardura sindikalak izan zituen eta 1936ko apirileko greban langileen ordezkari gisa negoziaketan parte hartu zuen. Espainiako Gerra Zibila hasi eta berehala, 1936ko uztailaren 22an, El Prat de Llobregateko Udala ordezkatu zuen Herri Batzordeko kide izan zen, CNTko, UGTko, ERCko eta Estat Catalàko beste bederatzi lagunekin. Hogeita bost urterekin, kolektibizazioetan esku hartu zuen, bereziki paper fabrikan. Gerraren hiru urteetan une zailak bizi izan zituen El Prat de Llobregaten, hala nola, bertako CNTak herriko eskuindar batzuk hiltzeko agindua jaso zuenean. Beriainek aurka egin zion aginduari eta aurre egin behar izan zion Francesc Sabaté buruzagi anarkistari (zeinaren anaia, José Sabaté, Demetrioren arreba Emiliarekin ezkondu baitzen).

1939ko otsailean muga igaro zuen Frantziara beste milaka lagunekin, eta kontzentrazio esparrutan atxiki zituzten. Espainia frankistan, aldiz, epaitu eta lau aldiz heriotzera zigortu zuten. Hainbat urteren ondoren Baionara (Lapurdi) aldatu zen, hainbeste euskal erbesteratu bezala. Rosa emazteak eta Antonio eta Iris seme-alabek osatzen zuten familia.

1981 urtean El Prat de Llobregat, ayer memoria liburua argitaratu zuen, Jose Maria Sanchez Carrion hizkuntzalariaren hitzaurrearekin. Txepetxek, berriz, 1980ko Lengua y pueblo liburua eskainia zion. Baionan Mark Legasserekin, Felix Likinianorekin eta Argalarekin harremana izan zuen. Demetrio Beriain Azketa Lapurdiko hiriburuan hil zen 1981eko apirilaren 27an.

Lanak

  • El Prat de Llobregat, ayer : un pueblo sin estado : relatos y semblanzas.- El Prat de Llobregat : [s.n], 1981.

Erreferentziak

  1. Gaztelaniaz Demetrio Beriáin Azqueta.
  2. Ángel García-Sanz Marcotegui (coord.): El exilio republicano navarro de 1939, Pamplona: Gobierno de Navarra, 2001. 308-311.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.