Demócratas Independientes Vascos

Demócratas Independientes Vascos (DIV) Gipuzkoako alderdi politikoa izan zen.

Demócratas Independientes Vascos
Sorrera1977
Desegitea1977
Ideologia politikoaespainiar nazionalismo, kristau demokrazia, liberalismo

1977ko Espainiar Hauteskunde Orokorretan Gipuzkoan aurkeztu zen, Zentro Demokratikoaren Batasuna ordezkatuz. Botoen %4,68a lortu zuen, zazpigarrena izanik. Ez zuen eserlekurik izan.

Gipuzkoan GU, EKD eta Demócratas Independientes Vascosek guztira botoen %18a lortu bazuten ere ez zuten eserlekurik izan.

1977tik aurrera, Gipuzkoan Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) aurkeztu zen eta DIV ez zuen berriro parte hartu. Alderdikideak zein hautagaiak UCD alderdian sartuko ziren, tartean Jaime Mayor Oreja gaztea.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.