Delinkuentzia
Zuzenbidean delinkuentzia indarrean dauden legeen hauste edo delituen multzoa bada ere, terminoa gizarte ikuspuntu batetik nahiz soziologiatik baliatzen da gehienetan, elkarbizitzaren printzipio eta erregelak hausten dituen jokabideak bilduz. Ordenamendu juridikoetan delinkuentziaren ardura delitugileena dela ezartzen bada ere, gizartearen porrota ere dela baieztatu da, delitugilearen jokabidea behar bezala bideratu ez delako edota egitura sozioekonomiko bidegabeen emaitza delako. Maila ezberdineko zenbait delinkuentzia mota bereizten da: delinkuentzia txikia eta kriminalitatea edo delinkuentzia handia. Beste irizpide batzuen arabera, gazte delinkuentzia eta delinkuentzia antolatua ere bereizten dira besteak beste.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.