Delia Grigore

Delia Grigore edo Deliya Grigore (Errumania, Galaţi, 1972ko otsailaren 7a) emakume ijito idazle, filologo, akademiko eta ijitoen eskubideen aldeko aktibista.

Delia Grigore
Bizitza
JaiotzaGalați, 1972ko otsailaren 7a (52 urte)
Herrialdea Errumania
Hezkuntza
HeziketaBukaresteko Unibertsitatea
Hizkuntzakerrumaniera
erromaniera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, idazlea, filologoa, giza eskubideen aldeko ekintzailea, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea eta historical linguist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Bukaresteko Unibertsitatea

Biografia

Delia Grigore Errumaniako Erregimen Komunistapean hazi zen. Garai hartan, bere familiak bere ijito identitatea ezkutatu zuen diskriminazioa saihesteko. 1989ko Errumaniako Iraultzaren ostean, bere ijito nortasuna berretsi eta hizkuntza berriro ikasi ahal izan zuen. 1990ean, Bukaresteko Zoia Kosmodemianskaia Lizeoan egin zituen bigarren hezkuntzako ikasketak, eta 1992an Sanskrito hizkuntzan eta antzinako Indiako zibilizazioan eta kulturan lizentziatu zen Bukaresteko Unibertsitatean. 1995ean Bukaresteko Unibertsitateko Filologia Fakultatean errumanieraz eta ingelesez lizentziatua zen.[1]

2002an Ijito Kulturaren Antropologian doktoretu zen. Egun, Bukaresteko Unibertsitateko Atzerriko Hizkuntzak eta Literaturak Sailean irakasten du. Ijitoen eskubideen defentsan ere parte hartu zuen SATRA / ASTRA - "Amare Rromentza" elkarteko presidente gisa.[1]

2002ko otsailean, Errumaniako Estatuari eta Errumaniako Eliza Ortodoxoko buruzagiei Valakia eta Moldavia-ko ijitoek bost mendez pairatutako esklabutza eta erailketetan zuten erantzukizuna aitor zezaten eskatu zien.[2]

Obra

  • Siklioven i romaní chib - Ghid Limba şi de romanícultura (2000, Aven Amentza, Bucarest)
  • Introducere en studiul culturii tradiţionale gitana - Curs de antropologie gitana (2001, CREDIS, de la Universidad de Bucarest)
  • Rromii: tipuri şi arhetipuri identitare (2002, Aven Amentza, Bucarest)
  • Istoria şi tradiţiile minorităţii gitana (2005, Sigma, Bucarest)

Erreferentziak

  1. «Lect. dr. Delia Grigore - Universitatea din Bucuresti» web.archive.org 2007-12-19 (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).
  2. (Gaztelaniaz) «101 mujeres gitanas pa’ construir tu feminismo» pikara magazine 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-03-05).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.