Deli poni
Deli ponia Indonesiako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.
Deli ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | ![]() |
Arrazaren historia
Poni arraza hau oso lotuta dago Batak poniarekin, eta Batak mendietan garatu zen. Arrazaren izenak, antza, garai batean Deli hiritik esportatutako zaldi ugarietan du jatorria[1]. Zaldi arraza hau hasiera batean Singapurrera eraman zuten eta gero Malasian barrena Malaka eta Penangera[2].
Gauza jakina da Malasiako Uhartetako lehendabiziko zaldiak duela ehunka etorri ziren mendebaldetik Hindu inbaditzaileak ekarrita. Baita Pegu eta Txinako merkatariek ekarrita ere.
Indonesiako beste hainbat poni arraza
Indonesian badira zortzi bertako poni arraza. Zalantzarik gabe uhartedian haibeste uharte izateak, irlen artean poni arraza ezberdinen garapena bultzatu du. Indonesiako poni arrazak honakoak dira: Batak ponia, Gayoe, Sandalwood ponia, Deli ponia, Baliko zaldia, Javako ponia, Timordar ponia, eta Sumba eta Sumbawa poniak[3].
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Arrazari buruzko artikuloa ingelesez