Delfos
Delfos[1] (grezieraz Δελφοί, Delfoi, latinez Delphi) Antzinako Greziako hiri bat izan zen. Hantxe zegoen Delfosko orakulu famatua, Apolo jainkoaren omenezko tenpluaren barnean. Antzinako Grezian, Delfos Unibertsoaren erditzat edo onfalos hartzen zuten. Egun UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu du.
Delfos arkeologia gunea1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iii, iv, vi |
Erreferentzia | 393 |
Kokalekua | Grezia |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 1987 (XI. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Geografia
Antzinako hiria Fozida eskualdean zegoen, Parnaso mendiaren magalean. Hirira ailegatzeko, bere kokapena zela eta ia helezina zena, hiru bide zeuden: ekialdean Beoziatik zetorrena, Skiste izenekoa eta mendebaldean bi Anfisa eta Krisatik zetozenak.
Alde aske bakarrak, hegoaldekoa, harresia zuen. Barnean, Apolo jainkoaren omenezko tenplua zen eraikin nagusia baina bazeuden beste eraikinak ere:
- Antzerkia,
- Greziako hiriek eginiko altxorrak, ikusgarriena egun berreraikia den Atenasekoa
- Gimnasioa
- Estadioa
- Kastaliako iturria
- Atenastarren portikoa
- Tholosa
- Txiostarren aldarea
Historia
Mitologiak dio Apolok eraiki zuela hiria. Orakulu bat eraikitzekotan zegoela, Krisara heldu zen eta Parnaso mendiaren ingurunabarrak gustatu zitzaizkion. Baina lekua sugez beterik zegoen eta nagusia pitoia zen. Apolok sugetzarra hil zuen eta kretaziar batzuk erakarri zituen bere apaizak izateko.
Delfosen okupazioa Neolitikoan hasi zen eta Aro Mizenikoan (K.a. 1600-1100) finkatu. Hiriaren urrezko aroa K.a. VI. mendea, Anfiktoniaren menpean, zen.
Orakulua erabiltzeko azken enperadorea Juliano Apostata erromatarra zen, baina K.a. 385an Teodosio I.a Handiak orakulua debekatu zuen.
Arkeologia
Delfoseko toki arkeologikoko ikerketa 1860 inguruan hasi zuten alemaniarrek. 1891n, frantziarrek, greziar gobernuaren onespena jaso zuten ikerketa sistematiko bat egiteko. Ondoren, "Indusketa Handia" delakoa hasi zen, Kastri herrixka lehen aldiz erretiratu ondoren. Bertan, antzinako bizitza publikoaren hainbat alderdiren berri ematen duten aurkikuntza izugarriak atera ziren argitara, 3.000 inskripzio barne.[2]
Orakulua
Delfosko orakulua Apolo jainkoaren omenezko tenpluaren barnean zegoen. Bere sazerdotesa nagusia Pitia zuen izena eta Apoloren bozeramalea zen. Orakuluari aholkua eskatzeko eskalea iturrian garbitzen zen eta gero oparia egin. Igarlea hiruoineko aulkian zegoen, zulo baten gainean. Zulotik Piton munstro hilaren lurrinak ateratzen ziren eta Pitiak arnasa hartu ondoren, estasian, Apoloren hitzak entzuten zuen. Estasian esandakoa, apaizek azaltzen zuten.
Irudiak
- Atenastarren altxorra.
- Antzokia
- Estadioa
Erreferentziak
- Euskaltzaindiaren araua
- «Υπουργείο Πολιτισμού και Αθλητισμού | Δελφοί» odysseus.culture.gr (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Webgune ofiziala
- (Ingelesez) Greziako kultura ministerioa
- (Grezieraz) Delfos
- Delfosi buruzko artikulua, Argia aldizkarian.