Delacroixi omenaldia
Mahai bazter bat (Frantsesez, Un coin de table) 1872an Henri Fantin-Latourk margolari frantsesak egin zuen margolan ezaguna da. Margolari honek giza-taldeak margotzeagatik ezagun egin zen, Delacroixi omenaldia da sail baten lehenengoa, eta hau da egin zituen artekoen aipatuenetariko bat, batez ere bertan Charles Baudelaire idazlea agertzen delako.[1] Obraren gaia Eugène Delacroix (1798-1863) margolari ospetsuari bere heriotzaren urtemugan omenaldia egitea da. Parisko Orsay museoan ikus daiteke gaur egun.
Delacroixi omenaldia (Hommage à Delacroix) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Henri Fantin-Latour |
Sorrera-urtea | 1864 |
Izenburua | Hommage à Delacroix |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 160 () × 250 () cm |
Genero artistikoa | Autorretratua, erretratua eta group portrait (en) |
Nori eskainia | Eugène Delacroix |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Q28025475 |
Kokapena | |
Lekua | Orsay museoa |
Bilduma | Orsay museoa, Louvreko margogintza saila eta Musée des Arts décoratifs (en) |
Inbentarioa | RF 1664 |
Jabea | Ernest Gambart (en) , Paul Durand-Ruel (en) , Étienne Moreau-Nélaton (en) eta Frantziar Estatua |
Argumentu nagusia | Henri Fantin-Latourra |
Historia | |
Erakusketak | Salon of 1864 (en) |
Protagonistak
Hamar dira margolan honetan agertzen diren margolari eta idazle. Ezkerretik eskuinera eserita:Louis Edmond Duranty, Fantin-Latour bera, Jules Champfleury eta Charles Baudelaire. Zutik, Louis Cordier, Alphonse Legros, James McNeill Whistler, Édouard Manet, Félix Bracquemond eta Albert de Balleroy. Taldearen atzean, margolanaren erdian, Delacroixen erretratua ikusten da.
Estiloa
Akademizismo estiloaren barruan kokatuta, oso margolan serio eta iluna dugu hau, oso formala. Aurpegiek ere seriotasun hori adierazten dute. Kolore ilunek ideia hori indartzen dute. Salbuespen bakarra, Delacroixen erretratuaren azpian ikusten den lore-sorta koloretsua. Argia margolanaren erdian fokalizatuta dago, Delacroixen erretratuaren beheko partea, loreak eta inguruan dauden hiru pertsonaien aurpegiak indartuz, batez ere Jules Champfleuryren eta Édouard Maneten aurpegiak.
Beste taldeko erretratuak
Sail osoak lau margolan ditu. Hauek dira beste hirurak:
- Un atelier aux Batignolles, 1870,
Paris, Orsay museoa. - Autour du piano, 1885,
Paris, Orsay museoa.
Erreferentziak
- Margolanen sailak lau obra ditu. Beste hirurak hauek dira: Bagtinollesen tailer bat (1870), Mahai bazter bat (1872), eta, azkena, Pianoaren inguruan (1885 ingurukoa).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Frantsesez):Margolanaren fitxa Orsay museoaren webgunean.