Deioko gaztelua

Deioko gaztelua edo Monjardingo gaztelua Villamayor de Monjardinen dagoen X. mendeko gaztelua da, 890 metroko altuera duen koxkorrean.

Deioko gaztelua
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Frantses bidea Nafarroan Frantses bidea Nafarroan
Deioko gazteluaren ikuspegia airetik
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaVillamayor de Monjardín
Koordenatuak42°38′02″N 2°06′23″W
Map
Arkitektura
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-456
Eskualdea[upper-roman 1]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0012364
456
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Deskribapena

Erdi Aroko gaztelua izandakoa orain ganga-formako teilatua duen etxe bateko hareharrizko harresiak eta antzinako ur-tanga baino ez dago. Harresien barnean beranduago eraikitako ermita dago. Omenaldi-dorrearen hondakinak ere badaude. Guztira gazteluak 62 metroko luzera eta 30 metroko zabalera ditu.

Historia

Kondairak dio 925ean Antso I.a Gartzeitz bertan lurperatu zutela, 908. urtean konkistatu eta gero. Banu Qasi leinuaren eskuetatik konkista horri ezker, Iruñeko Erresumako armada Ebro haranean sartu zen.

Kroniken arabera, hori baino lehen Zaragozatik etorritako Karlomagnoren armadak eta, hilabete batzuk geroago, Kordobako emirra zen Abd ar Rahman I.ak eraso zuten. Garai hartako gazteluaren jabea Moxmino izeneko buruzagi baskoia omen zen, gero Semeno leinuarekin lotuta. Deio bera edo eskualdeko beste gotorlekua zenetz ezin esan.

Gero, Antso II.ak gaztelua eta inguruabarreko lurraldeak Iratxeko monasterioari eman zizkion. Antso Nagusiak berriz, Iruñeko diozesiari.

XVI. mendearen hasieran, Nafarroako konkista eta gero Albako dukea zen Fadrique Álvarez de Toledo gazteluaren jabe bihurtu zen.

XIX. mendeko Karlistadetan karlistek eta liberalek okupatu zuten eraikina.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.