Deinze
Deinze (nederlanderazko ahoskera: ˈdɛi̯nzə) Belgikako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Ekialdeko Flandria probintziakoa. Udalerriak, Deinze hiriaz gain, herri hauek hartzen ditu barnean: Astene, Bachte-Maria-Leerne, Gottem, Grammene, Meigem, Petegem-aan-de-Leie, Sint-Martens-Leerne, Vinkt, Wontergem eta Zeveren.[1]. 2013ko urtarrilaren 1ean 29.724 biztanle zituen.
Deinze | |||
---|---|---|---|
Belgikako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Belgika | ||
Belgikako eskualdea | Flemish Region | ||
Province of Belgium | Ekialdeko Flandria | ||
Belgikako barrutia | Arrondissement of Ghent | ||
Alkatea | Jan Vermeulen (en) | ||
Posta kodea | 9800 | ||
Herriburua | Deinze (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 50°59′00″N 3°31′38″E | ||
Azalera | 128.03 km² | ||
Mugakideak | Aalter, Zulte, Nazareth (Belgika), Sint-Martens-Latem, Kruishoutem, Tielt eta Lievegem (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 44.315 (2022ko urtarrilaren 1a) 13.230 (2018) | ||
Dentsitatea | 346,13 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 051 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Hizkuntza ofiziala | nederlandera | ||
deinze.be |
Kirola
Deinze Gante-Wevelgem txirrindularitza frogaren abiapuntua izaten da. Horrez gain, Team Sky txirrindularitza taldearen egoitza ere bada.
Leku interesgarriak
- Museum van Deinze en de Leiestreek, Leie eskualdeko arte eta folklore objektuak biltzen dituen museoa.
- Ooidonk Gaztelua, XVI. mendekoa.
Hiritar ospetsuak
- Karel Justinus Calewaert, gotzain katolikoa
- Raoul De Keyser, margolaria
- Rudy Dhaenens, txirrindularia, Munduko Txapeldun 1990ean
- Poppo Deinzekoa, santua
- Jacques Rogge, Nazioarteko Komite Olinpikoaren presidentea
- Karel Van Wijnendaele, Flandriako Tourraren sortzailea.
Iruditegia
- Deinze Ferrarisen mapan (1775 inguru)
- Deinze, eliza: de Onze Lieve Vrouwekerk
- Bachte Maria Leerne, de Blauwe Poort (gazteluko sarrera atea: kasteel van Ooidonk)
- Bachte Maria Leerne, eliza: de parochiekerk Sint Petrus en Paulus
Erreferentziak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.