Deikaztelu

Deikaztelu[3] ([deikas̻telu]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 639 biztanle zituen 2014. urtean. Nafarroako hiriburutik 54,5 kilometrora dago.

Deikaztelu
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Deikazteluko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarrerria
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Dicastillo
AlkateaMaría José Sagasti Lacalle
(AD, indep.)
Posta kodea31.263
INE kodea31080
Herritarradeikazteluar
Geografia
Koordenatuak42°35′45″N 2°01′42″W
Azalera33,32 km²
Distantzia54,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria574 (2023:  −21)
alt_left 299 (%52,1)(2019) (%53,1) 305 alt_right
Dentsitatea17,3 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 15,99
Ugalkortasuna[1] 26,32
Ekonomia
Jarduera[1]% 73,42 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 12,47 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 6,70 (2018: %4,69)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.dicastillo.es

Geografia

Inguru naturala eta kokalekua

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, N-122 errepidea Lizarra-Andosilla norabidean hartuta. Jurramendiren magalean kokatua, Deikazteluk hiru auzo ditu, kale aldapatsu eta Erdi Aroko jatorria duten eskailerez komunikaturik.

Deikazteluk Iguzkitza, Aiegi eta Aberinekin egiten du muga iparraldean, Morentin, Oteitza eta Allorekin ekialdean, Arellanorekin mendebaldean, eta Sesmarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Deikazteluko klima Jurramendi mendiaren hurbiltasunak baldintzaturiko klima azpimediterraneoa da. Urteko batez besteko balioak altueraren arabera aldatzen dira, eta tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 1.200mm bitartekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 60 inguru dira herrigunean eta 100 baino gehiago iparraldeko gunerik menditsuenean.

Jatorrizko landaredia (arteak eta haritzak) ia erabat galdua da gaur egun: 25 hektarea besterik ez da gorde. Birlandaturiko pinuek (larizio pinua eta Aleppo pinua) 100 hektarea hartzen dituzte.

Historia

Deikazteluko goitiko ikuspegia.

Deikaztelu jaurerri izan zen Erdi Arotik XIX. mendera arte, Nafarroako hainbat udalerri bezala. XI. mendean Nafarroako erresumaren barruetako baten hiriburu izan zen eta XI. mendetik XII. mendera Iratxeko eta Irantzuko monasterioek batetik eta Jerusalemgo San Joaneko Ospitaleko ordenak bestetik, jabetza ugari izan zituzten udalerrian.

1448an Vianako Carlos printzeak, Leringo konderriaren barne egin zuen Deikaztelu, eta halaxe mantendu zen XIX. mendean. Gerra karlistetan hainbat borroka izan ziren Deikazteluko udalerriaren mugetan, Jurramendi edo Errobledokoa esaterako. Karlista eta liberalen arteko liskarrek sute handia piztu zuten herrian, 1839an. Suak herri guztia erre zuen, parrokia barne. Nafarroako gobernuak Iratxeko erretaula utzi zien deikazteluarrei, hutsunea betetzearren.

Ekonomia

Industria

Nafarroako gobernuak industrialdeak sustatzeko sortutako Nasuinsa elkartearen ekimenez, Deikazteluko industrialdea eraiki zen XXI. mendearen hasieran. Eraikuntza lanak 2008an hasi eta urtebete beranduago hiritartzea amaitzean enpresen pabilioiak eraikitzen hasi ziren (2009an). Industrialdea herrigunearen ondoan dago, Donejakue Bideko autobidetik gertu.

Azalera guztira: 49.513 m2

Lursailen azalera: 30.357 m2

Demografia

Deikazteluko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 57 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %8,19 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

Deikazteluko alkatetzan Agrupación Independiente Montejurra (AIM) taldeko José Carmelo Salvatierra Makuak errepikatu zuen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen, aurkeztu zen talde bakarra izan zelako. Baliogabeko botoak 25 izan ziren (emandako guztien %6,87) eta 115 boto zuri izan ziren (botoen %33,92). Abstentzioa %39,64 izan zen.

Deikazteluko Udala (2007)
AlderdiaBotoakZinegotziak
AIM2247

2011n, ordea, bi zerrenda aurkeztu ziren; AIMk 3 zinegotzi baino ez zituen eskuratu eta Agrupación Dicastillo (AD) izenekoak 4, alkate izendatu zuten María José Sagasti barne.

Deikazteluko Udala (2011)
AlderdiaBotoakZinegotziak
AD2364
AIM2033

Udaletxea

Udaletxe zaharrak bi zatitan banaturik zegoen, lehenak, harlanduzko sarrera atea, eta dobela handiak zituen, eta bigarrenak harlangaitzezko dinteldun leihoak. Sarrerako atearen gainean, 1573an egindako Deikazteluko armarria dago. Gaur egungo udaletxea XX. mendearen amaieran eraiki zen, eta hiru solairuko eraikina da. Fatxada margoturik dago, eta harriz egindako balkoiak dauzka. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Foru plaza, 1

Alkateen zerrenda

1995-1999Miguel Ugarte GarcíaAIB
1999-2003Carmelo Salvatierra MakuaMontejurra
2003-2007Carmelo Salvatierra MakuaMontejurra[4]
2007-2011Carmelo Salvatierra MakuaMontejurra
2011-2015María José Sagasti LacalleAgrupación Dicastillo

Ondasun nabarmenak

San Emeterio eta San Zeledon eliza

San Emeterio eta San Zeledon eliza, estilo gotiko berantiarreko eraikina da. Parrokia, izardun gurutzeriako ganga estaldura dauka eta gurutze latindarraren oinarria. Pentagono itxurako aurrealdearen alboetan kapera bana dago. Harlanduzko kanpoaldea, XVIII. mendean portikoa eraikitzean itxuraldaketa sakona jasan zuen. Kanpoaldean, altuera handiko dorre barrokoa nabarmentzen da.

Eliza barruan XII. mendearen hasieran Bernabe Imberto lizarrarrak eginiko erretaula nagusi erromanista nabarmentzen da. Erretaula hau berez Iratxeko monasterioan izan bazen ere, 1839ko sutearen ondorioz parrokiara ekartzea agindu zuen Nafarroako gobernuak. Arrosarioko Ama Birjinaren erretaula, Troasko Pedro eskulturagileak egin zuen eta XVII. mendeko italiar egile baten margolanak osatzen du.

San Pedro Gazagakoaren eliza

Antzinako monasterio baten zati izan zen. Laukizuzen itxurako oinarria dauka eta gurutzadura bakaneko gangez estalitako nabe bakarra. Kanpoaldeko horma-bularretan eutsitako harlanduetan bi sarrera daude, eta eskailera kiribilduko prisma itxurako dorrea.

Andre Maria Nievakoaren baseliza

Udalerriaren goialdean eraiki zen, XVI. mendean eta XVIII. mendean zaharberritu zuten herritarrek. Baselizak gurutze latindarraren oinarria dauka, pentagono itxurako aurrealdea, eta laukizuzen itxurako sakristia. Aldarealdea burdin-hesi batez itxirik dago, eta Andre Maria Nievakoaren irudi modernoa gordetzen da han.

Vega del Pozo kondesaren jauregia

Vega del Pozo kondesaren jauregia, XIX. mende amaierako jauregi neogotikoa da. Kanpoaldean, bi dorre almenadunez apainduriko fatxada handia dauka, erdialdean armarria ageri duelarik.

Azpiegitura eta garraioak

La Estellesa autobus konpainiaren Sartaguda eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz[5]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herritan eta Nafarroako hogeitan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[6].

Kultura

Jaiak eta ospakizunak

Abuztuko azken asteburuan, Deikazteluko herriko-jaiak ospatzen ditu San Emeterioren eta San Zeledonen omenez. Suziria jaien lehen egunean jaurti ostean, hainbat ekitaldi izaten dira, Elurretako baselizarako erromeria eta jaien azken eguneko herri bazkaria esaterako. Herriko patroien eguna martxoaren 3an ospatzen da, parrokian gorderik dauden erlikiak kalera prozesioan ateratzean.

Maiatzaren 15ean, San Isidroren eguna ospatzen da, herriko nekazarien zaindaria. Herritarrak Elurretako Ama Birjinaren baselizara joaten dira prozesioan. Maiatzean Nafarroako zainzuri azoka antolatzen da Deikaztelun. Otsailaren 3an, "Gazteriaren jaiak" izaten dira, eta abenduaren 12an Santa Luzia. Egun horretan, suteak piztu eta herritarrek suaren gainean salto egiten dute.

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Deikaztelu eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,95ek zekien euskaraz hitz egiten.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Deikazteluar ospetsuak

Zerbitzuak

Deikaztelu "Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Erreferentziak

Ikus, gainera

  • Nafarroako udalerrien zerrenda

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.