Deierri
Deierri[4] ([dei.eri]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri eta ibarra da, Lizarrerrikoa. Udalerriak 1.581 biztanle ditu.
Deierri | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Lizarra | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Izen ofiziala | Valle de Yerri <> Deierri[1] | ||||||||||
Alkatea | Eduardo Lezaun Etxalar (Irantzu Herri Kandidatura) | ||||||||||
Posta kodea | 31xxx | ||||||||||
INE kodea | 31260 | ||||||||||
Herritarra | deierriar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°44′00″N 2°00′00″W | ||||||||||
Azalera | 93,45 km² | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.581 (2023: 13) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 16,99 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[2] | % 23,91 | ||||||||||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 44,44 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[2] | % 79,23 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[2] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[2] | % 9,79 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2][3] | % 18,90 (2018: %9,39) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.yerri.es |
Aritzala da ibarburua, bertan udaletxea dagoelarik.
Geografia
Mugakideak
Iparraldean Lezaun, hegoaldean Lizarra eta Villatuerta, ekialdean Gesalatz eta Zirauki eta mendebaldean Abartzuza eta Allin udalerri mugakide ditu.
Gaur egungo kontzejuak
Honako kontzeju edo batzarrek osaturik dago: Aizkoa, Allotz, Arandigoien, Aritzala (herriburua), Aritzaleta, Bearin, Eraul, Errezu, Gorozin, Hiriberri, Ibiriku, Iruñela, Lakar, Lorka, Murelu, Murugarren, Ugar, Zabal, Ziritza eta Zurukuain. 1857ko errolda arte bakoitzak bere udalerria izan zuen, denak homonimoak hauek izan ezik: Allotz Allotz eta Egiarte izenekoaren burua zen (Egiarte herri hustua da egun) eta Lakar Lakar eta Labeaga delakoarena zen; Labeaga, ordea, Iguzkitzara pasarazi zuten.
Udalerritik at
Eskualde natural hau osatzen duten herri guztietatik bik baino ez dute berezko udalerria. 1857ko fusio handian parte hartu bazuen ere, 1951n Lezaun Deierritik atera eta bere udalerria osatu egin zuen. Abartzuzak gauza bera egina zuen lehenago, XIX. mendean.
Ingurune naturala
Iparraldean Urbasa eta mendebaldean Lokiz mendilerroak ditu kokatuta. Ekialdean, bestela, Allozko urtegia dago.
Klima
Hiriberrin, itsas mailatik 498 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Etimologia
Deierri izena "Deio" eta "herri" hitzen batura da, Deio Villamayor de Monjardín hiriaren izen zaharra izanik. Deierri izena erdi aroan gaur egungo Lizarraldea eskualdea izendatzeko erabiltzen zen, Lizarrako hiria sortu baino lehen eskualde honetako hiri nagusia Villamayor de Monjardín baitzen. XI. mendetik aitzinera Lizarrak garrantzia eta botere gehiago hartu zuen eta Deierri terminoa eskualdeko ipar-ekialdeko zonaldea izendatzeko erabiltzen hasi zen, gaur egungo Goñerri, Gesalatz eta Deierri hain zuzen ere, gerora Goñerri eta beranduago Gesalatz bananduz.
Gaztelerazko izena Valle de Yerri da. Hau euskaratik gaztelerarako gaizki egindako itzulpen baten ondorio izan zen, eskribau anonimo batek Deierri edo Deyerri-ren hasierako "De-" preposiziotzat hartu eta hitza bitan banatu baitzuen.
Demografia
XX. mendearen lehen erdialdean populazio nahiko egonkorra mantendu ondoren, 1950eko hamarkadatik aurrera despopulazio larria jasan zuen Deierrik, XXI. mendearen lehen hamarkadan jarraitu zuenak. Gaur egun 1.500 biztanle inguruan egonkortu da populazioa (1900. urtean 4.000 inguru ziren udalerrian bizi zirenak).
Deierriko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 77 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,94 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Herria | Biztanleria (2017) |
---|---|
Allotz | 112 |
Andia | 0 |
Arandigoien | 81 |
Aritzala | 83 |
Aizkoa | 80 |
Bearin | 187 |
Eraul | 75 |
Errezu | 115 |
Gorozin | 32 |
Hiriberri | 57 |
Ibiriku | 55 |
Iruñela | 53 |
Lakar | 63 |
Lorka | 136 |
Murelu | 40 |
Muru | 3 |
Murugarren | 74 |
Ugar | 50 |
Urbasako benta | 0 |
Zabal | 77 |
Ziritza | 1 |
Zurukuain | 99 |
Politika
Udal hauteskundeak
2007an Deierriko alkate kargurako Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Carlos Remírez de Ganuza Ros aukeratu zuten. Udaletxeko bederatzi zinegotzietatik lau lortu zituen, eta gehiengo absolutoa lortu ez arren PSNren botoen laguntza izan zuen. Baliogabeko botoak hamabost izan ziren (emandako guztien %1,57) eta boto zuriak hamazazpi (botoen %1,80). Abstentzioa %29,94koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
UPN | 415 | 4 |
Iranzu Herri Kandidatura | 375 | 4 |
PSN | 135 | 1 |
2011ko udal hauteskundeetan ere bozkatuena UPN izan zen baina Iranzuk (izen osoa: Candidatura Popular Iranzu Herri kandidatura, CPIHK) bi botora geratu zen. Hala ere, UPN eta PSNren arteko akordioa itxi egin zen eta alkatetza bien artean (PSN lehen urtean, UPN beste hiruretan) banatzea erabaki zuten; 2011n PSNko Francisco Javier Carmona Ollo hasi zen alkate eta espero da 2012an UPNko Luis Albenizek hartzea[6].
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
UPN | 340 | 4 |
Iranzu Herri Kandidatura | 338 | 4 |
PSN | 91 | 1 |
Azpiegitura eta garraioak
Tierra Estella Bus
Lizarrerriko autobus zerbitzuaren (Tierra Estella Bus deritzona) honako lineek eskaintzen dute zerbitzua Bearinen:
Línea | Ibilbidea | Ordutegia | Maiztasuna | Oharrak |
---|---|---|---|---|
Garcia Orkoien Ospitalea - Abartzuza | 07:30 - 20:45 | 4 zerbitzu eguneko | ||
La Estellesa
La Estellesa autobus konpainiaren Iruñea eta Lizarra arteko lineak geltokia dauka kontzejuan. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Konpainia berdinaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak ere (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:
Kultura
Euskara
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Deierri eremu mixtoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 9,49k zekien euskaraz.
2009ko urtarriletik Lizarraldeko udalerri honen izen ofiziala Valle de Yerri <> Deierri da.[7]
Bestak
Herri bakoitzak bere bestak ospatzen ditu:
- Allotz: maiatzak 8
- Arandigoien: iraileko lehen ortziralea
- Aritzala: abuztuko azken larunbata
- Aizkoa: irailak 8
- Bearin: uztaileko bigarren asteburua
- Eraul: uztailak 21
- Errezu: abuztuak 15
- Gorozin: uztailak 19-22
- Hiriberri: iraileko bigarren asteburua
- Ibiriku: urriko lehen asteburua
- Iruñela: uztaileko hirugarren igandea
- Lakar: abuztuak 15
- Lorka: maiatza bukaera
- Murelu: irailak 2arekiko hurbileneko asteburua
- Murugarren: abuztuko azken asteburua
- Ugar: iraileko lehen asteburua
- Zabal: ekaineko hirugarren asteburua
- Zurukuain: abuztuak 24
Ondasun nabarmenak
- Andre Mariaren eliza: Egiarte herrian dagoen XII. mendeko eliza erromanikoa da.
- Santa Zezilia parrokia, Nuestra Señora de la O eta San Martín de Montalbán baselizak (Aritzala).
- San Andrés parrokia eta Santa Katalina baseliza (Aritzaleta).
- San Martín eliza, Mendigañako Andra Mariaren Basilika eta Santa Katalina baseliza (Aizkoa).
- San Martín eliza eta Santa María Magdalena baseliza (Gorozin).
- San Juan eliza eta San Kristobal baseliza (Ibiriku).
- Santa Engrazia eliza eta Andre Mariaren eliza (Lakar).
- San Martín eliza eta Virgen de la O baseliza ().
- Purificación de Nuestra Señora eliza eta San Bartolomé baseliza (Zurukuain).
Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXVI., Iruñea, 1995. ISBN 84-235-1386-6
Deierriar ospetsuak
- Eustakio Etxauri Martínez (1873-1953), kazetari eta filologoa.
- Luciano Pérez Platero (1882-1963), artzapezpikua.
- Casto Intza (1894-1992), musikologo, irakasle eta itzultzailea.
- José Goñi Gaztanbide (1914-2002), historialaria.
- Jesús Morrás Santamaría (1923-2022), historialaria.
- Patxi Larrainzar (1934-1991) apaiz eta idazlea, Errezun jaioa.
- Roberto Lezaun (1967-), txirrindularia.
- Alan Perez (1982-), txirrindularia.
- Ainara Elbusto (1992-), txirrindularia.
- Patricia Zugasti (2000-), futbolaria.
Iruditegia
- Bearin.
- Andra Maria, Egiarte.
- Aritzala, Santa Zezilia eliza.
- Zurukuaingo eliza.
- Arandigoiengo etxeak.
Erreferentziak
- Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 2009ko urtarrilaren 19an emandako dekretua.
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- Nafarroako Foru Erkidegoko Meteorologi Agentziaren webgunea.
- PSN y UPN se alternarán en la alcaldía del Valle de Yerri, Diario de Noticias, 2011ko ekainaren 10a.
- Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua 2009ko urtarrilaren 19an emandako dekretua.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Deierriri buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Deierri,+Nafarroa,+Espainia&ll=42.745878,-2.022858&spn=0.028553,0.055189&z=14&layer=c&cbll=42.741819,-2.011216&panoid=OqAwkN5L2Sj39-13xRHiqw&cbp=12,9.93,,0,12.56 NA-7323 errepidea Iruñela kontzeju parean Google Street View-n.
- "Herri txiki, infernu handi" saioan (ETB1).