Dei Gaztelumendi Mendarte
Dei Gaztelumendi (Oiartzun, 1987), gipuzkoar ilustratzaile eta animaziozko pertsonaien sortzailea da.
Dei Gaztelumendi Mendarte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1987 (36/37 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea eta pertsonai deseinatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Paramount Pictures Guru Studio (en) Xabiroi |
Biografia
Batxillergoa Arte alorrean ikasi zuen Donostiako Usndizaga institutoan. Bukatutakoan, Torontoko Sheridan Collegen izena eman zuen baina ez zuten onatu eta urtebete eman zuen lanean eta marrazketan gehiago trebatzen, Gipuzkoako artista elkartean. Hurrengoan lortu zuen eta graduatu ondoren lanean hasi zen Toronton bertan, Guru Studios-en. Ondoren hasi zen pertsonaien diseinatzaile gisa, Deisign izengoitia erabiltzen eta alor horretan lan egiten korporazio ezberdinetan, hala nola, Paramount Pictures, Animation Mentor, etab.[1]. Bere lanen gainean askatasun eta kontrol gehiago izateko asmoz proiektu propioa sortu zuen, Deisign studio. Ondoren, Disney Imagineering eta Googlerentzar lan egin ondoren, LUDA izeneko startup sortu du langile ohiekin, non sormena eta fantasia lanak egiten dituzten, tartean Neo Faries (Iratxoak) proiektua.[2].
Lan nabarmenak
- La noria (2018)
- Wonder Park (2019)
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz)Deisign: Creador de seres increibles elkarrizketa[Kontsulta data 2022-09-06]
- Jiménez Larrea, Amaia.-Euskara puntako teknologiara eramatea dut erronka.Berrian argitaratutako elkarrizketa, 2022ko irailaren 6an