Dehesa
Dehesa[1] (gaztelaniaz: dehesa; portugesez: montado) artez, artelatzez edo beste espezie batzuez osatutako basoa da, larre edo sastraken beheko geruza duena. Bertan, gizakiaren jarduera handia izan da ia baso osoan, oro har, aziendari eusteko, ehizarako eta beste baso-produktu batzuk (egurra, kortxoa, perretxikoak eta abar) aprobetxatzeko erabiltzen da.
![](../I/Dehesa_Boyal._Bollullos_Par_del_Condado_(Huelva).jpg.webp)
Dehesa Huelvako probintzian.
Iberiar penintsulako mendebaldeko nekazaritza eta abeltzaintza sistemaren adibide tipikoa da.[2]
Dehesa hitza latinezko defesa (euskaraz: «defentsa») hitzetik dator, errekonkistako lehen biztanleek hesiak egiten baitzituzten bertan zeuden artaldeak babesteko.[3]
Erreferentziak
- Euskalterm: [Kontsulta-fitxak] [2020]
- (Gaztelaniaz) Extremadurako Junta. Observatorio de la dehesa y el montado: Glosario: «Dehesa.». .
- (Gaztelaniaz) «La dehesa, un ecosistema de leyenda» El País 2014/01/18.
Kanpo estekak
![]() ![]() |
Artikulu hau Espainiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.