Dedun

Dedun edo Dedwen, Nubiako jainko bat izan zen, gutxienez K. a. 2400etik gurtua zena.

Dedun
Antzinako Egiptoko erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
DomeinuaIntsentsua

Informazio urria dago bere jatorrizko izaerari buruz, baina lehoi bat bezala irudikatua zela jakina da, eta daturik antzinakoenek, intsentsuaren jainkoa izan zela adierazten dute, intsentsua, garai hartan, luxuzko material oso garesti bat baitzen, eta Nubia zen bere jatorriaren iturri handia. Ondorioz, jainko garrantzitsu bat izango zen. Intsentsuaren merkataritzak Nubiari eman zion ugaritasunaren ondorioz, oparotasun eta ugaritasunaren jainkotzat hartua izan zen.

Hala ere, beste jainkoak suntsitzearekin mehatxatu zuen su bati lotua izan zela esaten da. Nubiologian, sute handi bat egon izan zitekeela uste da, zenbait jainkok banatutako tenplu multzo batean, Dedunen tenpluan hasiko zen sua.

Nubiako jainko bezala aipatua den arren, Piramideetako Testuetan ez dago, jainko hau Aswandik iparraldera gurtua izatearen ebidentziarik. Egiptoko Inperio Ertainean, Egiptok Kux gobernatzen zuen garaian, intsentsuaren jainkoa izan zen, eta hil errituekin lotutakoa. Dedun, egiptoarren arabera, Nubiako hildako gobernarien babeslea zen.

Kanpo estekak

Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.