Deborah Estrin
Deborah Estrin (AEB, 1959ko abenduaren 6an) informatikako irakaslea da Cornell Tech-en. Irabazi-asmorik gabeko Open mHealth erakundearen sortzaileetako bat da, eta TEDMED hitzaldia eman zuen 2013ko datu txikiei (small data) buruz.[1]
Deborah Estrin | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Los Angeles, 1959ko abenduaren 6a (64 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Aita | Gerald Estrin |
Ama | Thelma Estrin |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Massachusetts Institute of Technology Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Massachusetts Institute of Technology (1981eko urtarrilaren 2a - 1985eko irailaren 2a) Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Jerry Saltzer (en) ![]() |
Doktorego ikaslea(k) | Gene Tsudik (en) ![]() Nirupama Bulusu (en) ![]() Alberto Eduardo Cerpa (en) ![]() Deepak Kumar Ganesan (en) ![]() Chalermek Intanagonwiwat (en) ![]() Polly Huang (en) ![]() Ya Xu (en) ![]() Athanasios Stathopoulos (en) ![]() Teresa Ko (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Cornell Tech (en) ![]() Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Cornell Unibertsitatea Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea Cornell Tech (en) ![]() |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Association for Computing Machinery |
Estrin ezaguna da sentsore-sareetan, detekzio parte-hartzailean, osasun mugikorrean eta datu txikietan egindako lanagatik. Google Scholarren arabera 128.000 aipamen baino gehiago jaso ditu Estrinen lanak, ondorioz, historian zehar aipamen gehien jaso dituen informatikaria dela esan daiteke.[2]
2009an, Estrin Estatu Batuetako National Academy of Engineering-eko kide hautatu zuten, ingurumena monitorizatzeko haririk gabeko detekzio-sistema heterogeneoen diseinu eta aplikazio aitzindariengatik.
Karrera
Estrin Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley) sartu zen 1977an, ingeniaritza elektrikoan eta informatikan espezializatuz. Berkeleyen lizentziatura lortu ondoren (1980), Massachusettseko Teknologia Institutura joan zen, eta bertan doktoretza lortu zuen (1985).[3] Bere lana aintzatesten duten hainbat ohorezko titulu ere jaso ditu: École Polytechnique Fédérale de Lausanneren honoris causa titulua 2008an, eta ohorezko doktoretza Uppsalako Unibertsitatean, Suedian, 2011n.[4][5]
Estrin informatika-irakaslea izan zen Kaliforniako Hegoaldeko Unibertsitatean 1986 eta 2001 bitartean, eta Kaliforniako Unibertsitatean, Los Angeles (UCLA), 2001 eta 2013 bitartean. Han, NSFk finantzatutako Sarean Integratutako Detekzio Zentroaren (CENS - Center for Embedded Networked Sensing) zuzendari sortzailea izan zen. 2012an, Cornell Tech-ek New Yorkeko goi-teknologiako campuserako kontratatutako lehen akademiko gisa aurkeztu zuen Estrin.[6] Egun bertako Dekano elkartua da.[7] Osasunaren Teknologia Zentroko sortzailea eta Datu Txikien Laborategiko zuzendaria da, eta Konektatutako Esperientzien Laborategiko kidea.[8][9]
Osasunean eta ongizatean aplikatzeko datuak bildu eta aztertzeko gailu mugikorrak eta sentsoreak erabiltzea izan du ardatz Estrinen ikerketak.[10] Berak sortu zuen Open mHealth-, irabazi asmorik gabeko startupa. Open mHealth honek, osasun-aplikazioen garatzaileei datuak bildu, prozesatu eta bistaratzeko aukera ematen dieten arauak eta tresna irekiak sortu zituen.[11] Bere ikerketak murgiltze-gomendioen sistemak eta erabiltzaileen modelizazioaren eta datuen erabileraren pribatutasun-inplikazioak ere aztertzen ditu.[10]
Estrinek hainbat aintzatespen akademiko zein popular jaso ditu bere ikerketa dela eta. Popular Scienceren "Brilliant 10"etako bat izendatu zuten 2003an.[12] 2007an Estatu Batuetako Arte eta Zientzien Akademiako kide hautatu zuten eta 2009an baita Estatu Batuetako Ingeniaritzako Akademia Nazionalean sartu zen. ACMko eta IEEEko kidea da, sare-protokolo eskalagarrietako berrikuntzetarako eta sentsore-sareetako ikerketetarako eremuetan.[13][14] 2018an, McArthurreko kide hautatu zuten, osasun pertsonalaren kudeaketaren gisako erronka sozioteknologikoei aurre egiteko gailu mugikorrak eta datuak baliatzen dituzten kode irekiko plataformen diseinuagatik.
Bere aita Gerald Estrin zen, UCLAn Informatikako irakaslea eta bere ama Thelma Estrin zen, UCLAn ere, ingeniari eta informatikari aitzindaria. Judy Estrinen arreba da, eta Ache Stokelmanen emaztea.
Sariak
- 1987: Estatu Batuetako National Science Foundation-en, Lehendakaritzako ikertzaile gaztearen saria
- 2007: Anita Borg Institute Women of Vision Awards saria, berrikuntzagatik[15]
- 2008: Honoris Causa doktorea, EPFL
- 2009: Estatu Batuetako National Academy of Engineering
- 2011: Doctor Honoris Causa Uppsala University, Suedia
- 2017: IEEE Internet saria
- 2018: MacArthur Genius Grant[16]
- 2022: IEEE John von Neumann domina
Notable Women in Computing-en karta jokoan agertzen da Estrin.[17]
Erreferentziak
- «Deborah Estrin» TEDMED.
- «Deborah Estrin - Google Scholar Citations» scholar.google.com.
- «Deborah Estrin» destrin.tech.cornell.edu (Noiz kontsultatua: 2024-03-08).
- «Direction - EPFL» direction.epfl.ch.
- Networks, Uppsala Center for Wireless Sensor. (6 September 2006). «WISENET» www.wisenet.uu.se.
- «Deborah Estrin is first NYC tech campus faculty member - Cornell Chronicle» www.news.cornell.edu.
- (Ingelesez) «Cornell Tech - Deborah Estrin» Cornell Tech.
- (Ingelesez) «small data lab» smalldata.io.
- (Ingelesez) Connected Experiences Lab. .
- «Deborah Estrin» destrin.smalldata.io.
- (Ingelesez) «Digital Health Records» Open mHealth.
- «PopSci's 2nd Annual Brilliant 10» popsci.com 18 March 2019.
- «Deborah Estrin» Cornell Tech.
- IEEE Fellows 2004 | IEEE Communications Society. .
- Fuller, Brian. (18 October 2005). «Perlman, Samuelson, Tsao, honored for innovations» EETimes (UBM Electronics).
- «Deborah Estrin - MacArthur Foundation» www.macfound.org.
- Notable Women in Computing. .
Kanpo estekak
- Datu txikiei buruzko TEDMED hitzaldia, 2013
- Open mHealth
- Deborah Estrinen biografia
- Argitalpenak
- Bideoa (6 min.) Deborah Estrin erakusten duena, Anita Borg Institutuko Women of Vision Saria jasotzen 2007
- Bideoa (4 min.) Anita Borg Institutuko Women of Vision Sarian Deborah Estrinen onarpen-hitzaldia, 2007
- Center for Embedded Networked Sensing (CENS)en hasierako orria