Deborah Butterfield
Deborah Butterfield (San Diego, Kalifornia, 1949ko maiatzaren 7a) estatubatuar eskultorea da.
Deborah Butterfield | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Diego, 1949ko maiatzaren 7a (74 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of California, Davis (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, zeramikaria eta artista |
Lantokia(k) | Hawaii eta Montana |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Arte garaikidea |
Genero artistikoa | animal art (en) |
1973. urteaz gero, hondakinez osaturiko eskulturak egiten ditu. 1979an, eskultura-eskolak ematen hasi zen Montanako Estatuko Unibertsitatean. Irakaskuntzaz gainera, zaldiak hezten ere badihardu. Butterfieldek zaldiak historian zehar izandako garrantzia azpimarratu ohi du, eta zaldiek gizakiari hainbat gauza irakatsi ahal dizkiotela dio. Horregatik erakutsi du zaldiekiko hainbesterainoko zaletasuna bere bizitzan eta bere obran. Hain zuzen ere, igeltsuzko behor handiak egin zituen lehenengo eskultura-lanetan, eta makilez eta buztinez osaturiko zaldi-sailak ondoren. Aurrerago, buztina erabiltzeari utzi zion, eta hondakinez baliatu zen. Azkenik, historia eta ezaugarri bisual desberdinak dituzten materialak urtuz osatzen ditu eskultura-lanak. Butterfielden karreran eragina izan duten artisten artean, bereziki azpimarratzekoak dira artelanak egiteko auto zaharrak erabiltzen dituen John Chamberlain eta David Smithen hasierako lanak.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Deborah Butterfield |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.