Debekatuta dago oroitzea
Debekatuta dago oroitzea 2010ean sortutako film dokumentala da, Saturrarango Emakumeen Kartzelari buruzkoa.
Debekatuta dago oroitzea | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2010 |
Izenburua | Debekatuta dago oroitzea |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania euskara |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 53 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Josu Martinez |
Argumentu nagusia | Saturrarango Emakumeen Kartzela |
Lapurpena
1937 eta 1944 urte bitartean frankistek Saturrarango bainuetxea emakume-kartzela bihurtu zuten. Betan, 16 eta 80 urte bitarteko 4.000 mila emakume inguru giltzapetu zituzten haien seme-alabekin batera.[1][2] Filmak biziraun duten hainbat emakumeren testigantzak biltzen dira.[3]
Ekoizpena
Josu Martinez eta Txaber Larreategi zuzentzen dute dokumentala. Bestetik, Loreto Aguirre, Ane Antoñanzas eta Amagoia Martínez ekoizpenean aritu dira, Alberto Cantenacci eta Juantxo Sardón kamaran. Txaber Fernández Martín, Eneko Olasategui, Iurre Telleria, Enara Goikoetxea eta Eraitz Loiti ere ekoizpen eta edizio lanetan aritu dira. Dokumentalaran ekoiztetxeak dira Moztu, Tentazioa eta REC. Azkenik, Eguzki Bideoak izan da filmaren banatzailea.[4][5]
Sariak eta Aitortzak
- 2011an Naonedeko Espainiar Zinema Jaialdian dokumental onenaren saria jaso zuen.[6]
Erreferentziak
- «Debekatuta dago oroitzea» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- (Gaztelaniaz) «El documental 'Debekatuta dago oroitzea', esta noche, en ETB1» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- «Debekatuta dago oroitzea (Prohibido recordar) - Cárceles del franquismo en el cine - Filmoteca de Navarra» www.filmotecanavarra.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- (Gaztelaniaz) «datos.bne.es» datos.bne.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- (Gaztelaniaz) «Festival de San Sebastián» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
- Erredakzioa. «Euskarazko bi film saritu dituzte Naonedeko zinema jaialdian» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).