Deba Garaiko Trenbidea
Deba Garaiko Trenbidea baderitzo ere, bere ibilbidea, Gasteizen hasten zen.
Sorrera
XIX. mendearen amaieran planifikatu zen trenbide hau, eta 1918an martxan jarri zen. Denboran zehar, bere ibilbidean luzapenak egin ziren, bere existentziaren azken aldera, Oñatira ere heltzen zelarik.
Ibilbidea
Gasteizen hasi, eta, behin Gipuzkoan sartzean, Deba ibaiaren ibilbidea jarraitzen zuen, Leintz-Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasatetik pasatuz, Bergaran amaitzeko, Labegaraieta auzo inguruan. Bere existentziaren azken aldera, esan bezala, Oñatira ere heltzen zen, Elorregi edo San Prudentziotik abiatzen zen adar baten bidez.
Amaiera
1967aren amaieran desagertu zen, krisi gogorrak zirela medio.
Geltokiak
Geltokiei zegozkien eraikin batzuk, oraindik mantentzen dira. Eskoriatzako Aingeruguarda pasealekuan zegoena, adibidez, beranduago, ia berriki, gaztetxe bezala ere erabili izan dena. Baita Arrasateko Deba Goieneko ospitalaren ondoan dagoena ere, INEMaren eraikina dagoena. Beste bat, Eskoriatzako Mazmela elizatean zegoen, baina, Eibar-Gasteiz autobide berriaren eraikuntza dela eta, bota egin zuten.
Tunelak
Tunel asko ere, oraindik hor mantentzen dira. Eskoriatzan Eduardo Gorosarri plazaren atzealdean, beste bat, une honetan itxita dagoena, baina, bidegorri bihurtzeko asmoz, irekitzea pentsatua dagoena Olazar kalean, herriko hilerripean, eta beste bat, Mazmelan, lehen aipatutako geltokia baino goraxeago, hau ere itxia. Aretxabaletan, Solohandi kalearen atzealdean dagoena baino ez da geratzen. Bergaran, 2007an euskeraren aldeko Kilometroak jaialdia ospatu zenean, ibilbidean igaro zena geratzen da.