Deba-Mutriku zubia

Deba-Mutriku zubia Gipuzkoako Deba eta Mutriku udalerrietan dagoen zubi bat da. Deba ibaia zeharkatzen du eta Debako kirol-portua eta Agirre jauregiaren alboan dago. Gipuzkoako arkitekturan zubi adierazgarritzat jotzen da.

Deba-Mutriku zubia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Debako zubiaren ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDeba
Koordenatuak43°17′34″N 2°21′24″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1866
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea44

    Historia

    1866ean ireki zen, XIX. mendean Donostia eta Bilbo kostaldetik komunikatzeko errepidean eraikitzen azken bidegunea izan zen.

    Zubiak 106 metroko luzera du, eskumako ibaiertzean, hau da Deba aldean, lubetan ia 50 metro luzera duen zubi-branka kontutan izanik.

    Debako zubia kaltetuta euriteen ondorioz.

    Zubiaren zabalera 5,95 metrotakoa da, alde bakoitzean harlauzez egindako 0,4 metroko espaloiak duelarik. Hiru arkurekin egin zen, lehena eta hirugarrena 14,6 metroko argia zuten, bigarrenak, 14,7 metrokoa eta azkenik ezkerreko ibaiertzean, hau da Mutrikuko aldean 8,80 metroko argia zuen zati altxagarri bat zeukan zubiak, horrela itsasontziak Deba ibaian gora egin ahal izateko.

    Azken zati altxagarri hau immobilizatu egin zen XX mendearen lehen erdian gorago zeuden biltegietarako ikatz garraioa desagertu zenean, eta ondorioz, azkenean 1951 urtean desmuntatu eta finkoa bihurtu zen.

    Zubiari zimendatze arazoak agertu zitzaizkion 1883 urte inguruan eskumako bigarren zutabean hondoratzearekin batera, eta 1892 urtean konponketa batzuk egin ziren.[1]

    Garai batean bi udalerriak elkarlotzen zituen errepidea bertatik igarotzen zen, baina Sasiolako zubia ireki zenetik, 2006ean Debako zubia trafikoari itxi eta oinzubia bilakatu da.

    Euriteen ondorioz, 2018ko uztailaren 5ean, gutxi gorabehera goizeko bostetan, Deba eta Mutriku lotzen dituen zubiaren zati bat hondoratu egin zen eta zubia itxi egin zen.

    Zubia

    Kalitate handiko zubia da, kareharri grisez estalitako harlanduz egina, estribuak, zubi-pilareak eta gangak dituena. Hasieran hiru arku eta zubiune altxagarria zituen, azken hau itsasontziak bertatik igaro zitezen eraiki zen, baina 1951ean desmuntatu egin zen. Zubiaren hegoaldeko petrilean, eskuin aldeko ertzetik hasita hirugarren arkuaren parean, horman giltzatutako zirgilo batek ibaiaren ama ibilgua adierazten du, bai eta Deba eta Mutriku udalerrien arteko muga ere.

    Ikus gainera

    Kanpo estekak

    1. «Nº 49, El puente de Deba.» www.ostolaza.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-06).
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.