Deathtrap (filma)
Deathtrap (euskaraz Heriotzaren Tranpa), 1982ko Sidney Lumet estatubatuar zinema zuzendariaren thriller film bat da. Ira Levin antzerkigilearen 1978ko izenburu berdineko antzezlanean oinarritu zen. Michael Caine, Dyan Cannon eta Christopher Reeve aktoreek antzeztu zuten.
Deathtrap (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1982 |
Izenburua | Deathtrap |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | misteriozko zinema, comedy thriller (en) , LGBTeei buruzko filma eta krimenezko filma |
Iraupena | 116 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sidney Lumet |
Gidoigilea(k) | Jay Presson Allen Ira Levin |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Johnny Mandel |
Argazki-zuzendaria | Andrzej Bartkowiak |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Historia | |
Nominazioak | Golden Raspberry Award for Worst Supporting Actress (en) 3rd Golden Raspberry Awards (en) Dyan Cannon |
Michael Caine aktoreak ere antzeztutako Sleuth (1972) filmaren argumentuarekin antzekotasunak dauzka.
Argumentua
AEB, Long Island. Clifford Anderson (Christopher Reeve) ikasleak bere irakasleari, Sidney Bruhl (Michael Caine) antzerkigile eta idazle ospetsuari bere lehenbiziko eleberriaren eskuizkribua laga dio. Arrakasta nola edo hala berreskuratzeko asmoz, eleberregile ospetsuak ikasle gaztea erail eta haren idazlana bereganatzea pentsatu du.
Aktoreak
- Michael Caine: Sidney Bruhl
- Christopher Reeve: Clifford Anderson
- Dyan Cannon: Myra Bruhl
- Irene Worth: Helga Ten Dorp
- Henry Jones: Porter Milgrim
- Joe Silver: Seymour Starger
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.