Death Wish 3
Death Wish 3 ekintza-filma da, Michael Winner ingeles zinemagileak 1985ean zuzenduntakoa. Charles Bronson, Deborah Raffin, Ed Lauter, Martin Balsam eta Gavin O'Herlihy izan ziren aktore nagusiak.
Death Wish 3 | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1985 | |||
Izenburua | Death Wish 3 | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | krimenezko filma, ekintza-filma, rape and revenge film (en) eta vigilante film (en) | |||
Iraupena | 92 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | New York eta Londres | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Michael Winner | |||
Gidoigilea(k) | Brian Garfield (en) Don Jakoby | |||
Antzezlea(k) | ||||
Charles Bronson Deborah Raffin Ed Lauter Martin Balsam Gavan O'Herlihy (en) Tony Spiridakis Alex Winter Marina Sirtis Hana Maria Pravda (en) Mac McDonald (en) Mildred Shay | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Menahem Golan Yoram Globus | |||
Konpainia ekoizlea | The Cannon Group | |||
Edizioa | Michael Winner | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Jimmy Page | |||
Argazki-zuzendaria | John Stanier | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | New York | |||
kronologia | ||||
|
Death Wish (1974) eta Death Wish II (1983) aurrekariak izan zituen, eta Death Wish 4: The Crackdown (1987) eta Death Wish V: The Face of Death (1994) jarraipenak. Lehenbiziko filma Brian Garfield idazlearen 1972ko izen berdineko eleberrian oinarritua dago.
Argumentua
New York. Paul Kersey (Charles Bronson) bere adiskide Charley bisitatzeko asmoz Brooklyn auzora itzuli den zaindari bat da, biak ere Koreako Gerrako soldadu ohiak, baina iristean hura hiltzorian dagoela topatuko du, Manny Frakerren (Gavin O'Herlihy) gazte gaizkileen taldeak jipoitu baitu. Zoritxarra guztiz biribiltzeko, Paulek krimenaren lekuan eskuetan arma bat duenean polizia agertuko da.
Aktoreak
- Charles Bronson: Paul Kersey
- Deborah Raffin: Kathryn Davis
- Ed Lauter: Richard Shriker inspektorea
- Martin Balsam: Bennett Cross
- Gavin O'Herlihy: Manny Fraker
- Alex Winter: Hermosa
- Marina Sirtis: Maria
- Ricco Ross: Kubarra
- Barbie Wilde: Manny Frakerren neskalaguna
- Manning Redwood: Sterns kapitaina
Kanpo estekak
- Death Wish 3 filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Death Wish 3 filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)