Death Wish (1974ko filma)
Death Wish ekintza-filma da, Michael Winner ingeles zinemagileak 1974an zuzendutakoa. Brian Garfield idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Charles Bronson, Hope Lange, Vincent Gardenia, William Redfield eta Steven Keats izan ziren aktore nagusiak.
Death Wish (1974ko filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1974 | |||
Izenburua | Death Wish | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | ekintza-filma, rape and revenge film (en) , vigilante film (en) , crime thriller (en) , film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma | |||
Iraupena | 92 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Death Wish (en) | |||
Grabazio lekua(k) | Arizona | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Michael Winner | |||
Gidoigilea(k) | Wendell Mayes (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Charles Bronson Hope Lange Vincent Gardenia William Redfield Steven Keats Jeff Goldblum John Herzfeld Stuart Margolin Edward Grover Olympia Dukakis Stephen Elliott Christopher Logan (en) Jack Wallace Gregory Rozakis Helen Martin Hank Garrett Christopher Guest Starletta DuPois Paul Dooley Tom Hayden Al Lewis Robert Miano Eric Laneuville (en) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Dino De Laurentiis Bobby Roberts | |||
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures | |||
Edizioa | Bernard Gribble (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Herbie Hancock | |||
Argazki-zuzendaria | Arthur J. Ornitz (en) | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | New York eta Arizona | |||
Argumentu nagusia | Mendekua | |||
kronologia | ||||
|
Death Wish II (1983), Death Wish 3 (1985), Death Wish 4: The Crackdown (1987) eta Death Wish V: The Face of Death (1994) jarraipenak izan zituen, bai eta 2018ko izenburu berdineko berregokitzapena ere.
Argumentua
AEB, New York hiria. Paul Kersey (Charles Bronson]]) bere emazte Joana (Hope Lange) eta Carol Anne (Kathleen Tolan) alabarekin bizimodu lasai eta zoriontsua daraman gizaseme arrunt bat da. Gaizkile batzuk Kerseytarren etxera lapurtzera sartuko dira, Paul kanpoan dagoenez eta lapurtzeko diru gutzi topatu dutenez, emaztea bortxatu eta ama-alabak jipoituko dituzte. Biak ospitalera oso zauri larriekin eramango dituzte, azkenean Paul itxarongelan dagoela emaztea hil dela berri emango diote. Une honetatik aurrera Paulek mendekua bere eskuz hartu eta gaizkile horiek akatu arte ez du atsedenik izango.
Aktoreak
- Charles Bronson: Paul Kersey
- Hope Lange: Joanna Kersey
- Vincent Gardenia: Frank Ochoa, polizia tenientea
- William Redfield: Samuel "Sam" Kreutzer
- Steven Keats: Jack Toby
- Stuart Margolin: Ames Jainchill
- Stephen Elliott: Polizia burua
- Kathleen Tolan: Carol Toby
- Jack Wallace: Hank
- Robert Kya-Hill: Joe Charles
- Jeff Goldblum: 1. atrakatzailea
- Christopher Guest: Jackson Reilly
- Olympia Dukakis: Polizia prezintatutako gunean
- Paul Dooley: Polizia ospitalean
- Eric Laneuville: Metroko lapurra
- Lawrence Hilton-Jacobs: Parkeko lapurra
- Sonia Manzano: Janaridendako saltzailea
- Tom Hayden: E.R. doctor
- Ciro "Jerry" Palazzo: Mugimenduan dagoen gizona
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)