Deabruarekin hitzarmena

Deabruarekin hitzarmena, Mendebaldeko kultura eta mitologian oso zabaldua dagoen erreferentea da. Honetan, Deabruaren presentzia nabarmena dago, batez ere kristau folklore osoan amankomuna den Fausto eta Mefistofelesen kondairan. Euskal mitologiaren hainbat kondairetan ematen den erreferentea ere bada.

Sorginkeriari buruzko kristau siniskeren arabera, hitzarmena pertsona bat eta Satan etsaia edo deabru talde baten artean gauzatuko litzateke: gizakiak deabruzko ahalmenen bidez bere helburu edo asmoak lortzeko asmoz bere arima Deabruari hitzarmen baten bidez salduz. Mesede horiek orotarikoak dira: betiko gaztetasuna, aberastasuna, maitasuna, lizunkeria, jakintza, boterea, eta abar. Zenbait bertsioen arabera, hainbat pertsonek hitzarmena ezerren truk ere gauzatzen omen dute, soilik Deabrua beren jaun eta jabe dela adierazteko.

Europako mitologiari lotura pasarte honetan oinarriturik geografia osoan deabruarekin hitzarmena eginez burututako eraikin ugari daude: zubiak, katedralak eta abar. Adibidez, Alemanian Koloniako katedrala. Aparteko dohaiak lortzeko deabruarekin hitzarmena gauzatutako ideian oinarritutako kondaira ospetsuak ere badaude, adibidez, Niccolò Paganini italiar biolinjolearen teknika harrigarriaren ingurukoak.


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.