Deabru Beltzak

"Deabru Beltzak" kale antzerki taldea da, Iturrialde auzoan (Bilbo) egoitza daukana baina munduan zehar oso sarritan dabilena. Izan ere, euskal talderik nazioartekoena dugu.[1]

Deabru Beltzak
Datuak
Motaantzerki konpainia
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1996
Jasotako sariak
Premios Max  (2021)
webgune ofiziala

1996an sortu ondoren hamar antzezlan egin dituzte, tartean umeentzako lanak daudelarik. Hain zuzen ere, azkenak "Nora zoaz, Txanogorritxu?" izenburua dakar eta publiko gazteenari begira egin dute, besteak beste Bixente Martinezen laguntzarekin.

Ikuskizunetan, hitzik gabe, musika, argi eta suekin jolasten dute, deabruenak ematen dituzten janzkera beltz eta makillatutako aurpegiekin beti ere.

3.000 ekitaldi eginez, 80 ekitaldi berezi antolatu dituzte, 50 hiritan jaien zuzendaritza artistikoaz arduratu dira, munduko 35 talderekin aritu dira lankidetzan eta erankunde hauekin kolaboratu dute: Eusko Jaurlaritza, Ministerio Español de Educación, Cultura y Deporte, Bilboko Udaleko Kultura Saila, Gouvernement du Québec, Le Moulin Fondu, Le Forneau, Leioako Umore Azoka, Fest’Arts Libourne, Fira de Teatre al Carrer de Tàrrega, Arriola Kultur Aretoa, Chalon dans la Rue, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia, Portal 71 producciones culturales, Bizkaiko Foru Aldundia…etc 5 kontinente eta 35etik gora herrialdetan egin dute lan, Euskal Herriko talderik nazioartekoena bilakatuz.

Kideak

Euskal Herriko hainbat antzerki taldetatik zetozen aktoreek sortu zuten 1taldea. Garbitxu eta Zesar A. Ogara kide nagusiak dira, taldea antolatzen dutenak, eta haiekin batera Katrin Schlegel, Raul Soriano, Gorka Goikoetxea, Asier Etxaniz, Aitor Villar, Alain Díez, Aitor Fernandino eta Olatz Pagalday kide edo kolaboratzaile dituzte.

Ikuskizunak

  • Kontzertu Beltza
  • Ibiltariak
  • Bikiak
  • Les Diables Noirs
  • a,e,i,o,u (haurrentzat)
  • Adi-Adi (haurrentzat)
  • Les Tambours de Feu[2]
  • Bande Déplacée
  • Nora zoaz, Txanogorritxu? (haurrentzat).
  • Su a Feu[3]
  • Danbor talka (Les Commandos Percu talde frantziarrarekin batera)
  • Sinfeuny[4]

Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdia

Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiaren sustatzaileen artean "Deabru Beltzak" taldea dugu, Euskal Herri mailan mota honetako festibalik garrantzitsuena dena.

Sariak

  • 2021: Kale ikuskizun onenaren Max Saria,  'Simfeuny' lanagatik.[1]

Erreferentziak

  1. Regadas, Leire. (2021). Deabru Beltzak kale antzerkia, ‘esku bat danborrean eta bestea probokazioan'. Hamaika Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  2. «Tambours de feu – Deabrubeltzak» deabrubeltzak.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  3. «Su a Feu – Deabrubeltzak» deabrubeltzak.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).
  4. «Symfeuny – Deabrubeltzak» deabrubeltzak.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-19).

Ikus, gainera

  • Euskal Herriko antzerki taldeen zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.