De rebus Hispaniae memorabilibus Libri XXV

De rebus Hispaniae memorabilibus (baita De las cosas memorables de España, Espainiako gauzak gogoangarriak) da Lucio Marineo Siculo idazle siziliarraren obra nagusia. 1530eko hamarkadan zenbait aldiz argitaratua gaztelaniaz eta latinez. Liburuan euskarazko glosario edo hiztegitxo bat agertzen da.

De rebus Hispaniae memorabilibus Libri XXV
Jatorria
Egilea(k)Lucio Marineo Sículo
Argitaratze-data1530
IzenburuaDe rebus Hispaniae memorabilibus
Ezaugarriak
Hizkuntzalatina
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Argumentu nagusiaEspainiako historia
kronologia
De laudibus Hispaniae (en) Itzuli De rebus Hispaniae memorabilibus Libri XXV

Edizioak

Liburuaren lehen bertsioa Burgosen argitaratu zen 1496 inguruan, Salamancako Unibertsitatean irakasle zenean, De Hispaniae laudibus izenburuarekin.

Lanaren bertsio berria, De Rebus Hispaniae memorabilibus izenburupean, 1530ean argitaratu zuen Alcala de Henares- eko Miguel Egia inprimatzaile nafarrak. Urte berean, lana gaztelaniara itzuli eta argitaratu zuen, Miguel Egiak baita ere ere. [1]

1533. urtean latinezko eta gaztelaniazko edizio bana argitaratu ziren, eta 1539an beste bat gaztelaniaz[2].

Euskarazko glosarioa

Liburuan euskarazko hiztegi txiki bat agertzen da. Marineo Siculok, Espainiako historia aipatzen duelarik, euskara Espainiako hizkuntza zaharrenetzat jotzen du (lengua vizcaína, haren esanetan), aipu gramatikal oso sinple batekin (singularrezko amaiera -a dela eta -ac pluralezkoa), eta hiztegitxo bat eta zenbaki zerrenda ematen du:

Al cielo: Cerúa Negro: Belça Tierra: Lurra Bermejo: Gorría Casa: Echéa Pescado: Arraya Sol: Egúzquia Amar: Oneréxtea Luna: Irarguía Duermo: Lonaça Estrella: Içarra Veo: Bacúst Nuue: Odéya Hombre: Guiçona Pan: Oguía Muger: Emaztéa Vino: Ardáoa Hijo: Seméa Carne: Araguía Hija: Alauéa Marido: Senarra Padre: Aytéa Rio: Ibáya Madre: Améa Beuo: Edatendót Hermano: Anagéa Leo: Iracúrtendot Hermana: Arreuéa Villa: Vria Cuerpo: Gorpuçá Cama: Ocea Fuego: Súa Camisa: Alcandórea Hermoso: Ederrá Viejo: Çarra Comer: Ian Blanco: Çuría Corro: Laster eguitendót

Eta jarraian zenbakiak:

Vno: Bat. Dos: Bi. Tres. Irú. Quatro: Láu. Cinco: Bost. Seys: Sey. Siete: Caçpí. Ocho: Corçí. Nueue: Vedraçí. Diez: Amarr. Veynte: Oguéy. Treynta: Oguéytamar. Quarenta: Berroguéy. Cinquenta: Berrogéytamar. Sesenta: Yruroguéy. Setenta: Yruroguéytamar. Ochenta: Lauroguéy. Nouenta: Lauroguéytamar. Ciento: Eun.

Formak argiki Mendebaldeko euskarazkoak dira, bizkaierazkoak, nahiz eta esperotako hitzen bat beste modu batean agertu (beltza eta ez baltza). Hitz guztiak ondo itzuliak daude, garden eta ulergarriak dira euskara modernorako, pare batek ukitu kultu arkaikoa izan arren: Onerextea (maitatzea), Lonaça (lo natza, duermo)[3].

Bertsio originala

Espainiako Liburutegi Nazionalean zenbait ediziotako aleak daude digitalizatuta, eta 1530eko ediziokoak dira pasarte hauen irudiak (41. orria)[4]:

Marineo Siculok euskarari buruz jasotakoa.
Hiztegitxoa eta zenbakiak.

Hiztegiaren berragerpenak

1597ko lan batean, glosario berdina (kopia bat, alegia) agertu zen, Bonaventura Vulcanius humanista flandriarraren "De litteris et lingua Getarun, siue Gothorum liburuan. Siculoren hiztegitxoaz gain, Leizarragaren Testamentu Berriko Aita gurea ere kopiatu zuen Vulcaniusek.

Era berean, Vulcaniusen lan hori iturri izan zen Kaspar Waserren Ad Mithridates Gesneri Libellus commentarius lanerako (1610), non aita gurea eta glosarioa berriz kopiatuta agertzen diren[5].

Erreferentziak

  1. Lucio Marineo Sículo, la historia, la imprenta y Alcalá de Henares. Consultado el 31/08/2019.
  2. (Gaztelaniaz) carabinier. (2013-06-10). «Vocabulario vasco de Marineo Sículo» *e (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  3. «Marineo Siculo, Lucio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  4. «L. Marinei Siculi regii historiographi Opus de rebus Hispaniae memorabilibus ...» Biblioteca Digital Hispánica (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  5. Gómez, Ricardo. (2020-06-03). «Mithridates (berr)aurkituaz ohar argigarri batzuk» FiloBlogia (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.