Days of Wine and Roses
Days of Wine and Roses (euskaraz Ardo eta Arrosa Egunak) 1962ko Blake Edwards estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Jack Lemmon, Lee Remick, Charles Bickford, Jack Klugman eta Alan Hewitt aktoreek antzeztu zuten.
Days of Wine and Roses | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1962 |
Izenburua | Days of Wine and Roses |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 117 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Days of Wine and Roses (en) |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Blake Edwards |
Gidoigilea(k) | JP Miller (en) |
Antzezlea(k) | |
Jack Lemmon Lee Remick Charles Bickford Jack Klugman Alan Hewitt Jack Albertson Charlene Holt Ken Lynch Mel Blanc Jack Riley Harold Miller (en) Dick Crockett | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Martin Manulis (en) |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Warner Bros. Pictures (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Joseph C. Wright (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Henry Mancini |
Argazki-zuzendaria | Philip H. Lathrop |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | San Frantzisko |
Argumentu nagusia | alkoholismoa |
Historia | |
Nominazioak | Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 35. Oscar Sariak Jack Lemmon Academy Award for Best Costume Design, Black-and-White (en) 35. Oscar Sariak Donfeld (en) Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 35. Oscar Sariak Lee Remick Academy Award for Best Art Direction, Black and White (en) 35. Oscar Sariak Joseph C. Wright (en) , George Hopkins (en) |
1963ko Donostiako Zinemaldian Gizonekozko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra (Jack Lemmon) eta Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra (Lee Remick) irabazi zuen.
1962ko Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Henry Mancini) ere irabazi zuen. Bestalde, Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Jack Lemmon) eta Emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Lee Remick) izendapenak ere jaso zituen.
Argumentua
Joe Clay (Jack Lemmon) San Frantzisko hiriko harreman publikoen arduraduna da. Festa batean Kirsten Arnesen (Lee Remick) ezagutuko du, Joek zurruterako duen joera dela eta, hasiera batean harekiko zuhur agertuko den neska gaztea. Baina geroago Joeren jatortasunak erakarri eta ezkondu egingo dira. Handik gutxira alaba bat izango dute, Debbie, baina Joek edanean jarraitu eta ondorioz hainbat lanetatik kaleratuko dute. Alabak zortzi urte betetzean (Jennifer Edwards/Debbie Megowan), familia apartamentu kaskar batean bizitzera derrigortua egongo da. Egoera honekin nazkaturik, Kirstenen aitaren landetxe txikira bizitzera bidaliko dute, bertan Joek edana utz dezan itxaropenez.
Aktoreak
|
|