Day of the Dead (1985eko filma)
Day of the Dead (euskaraz Hildakoen Eguna) 1985eko George A. Romero estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Lori Cardille, Terry Alexander, Joe Pilato eta Richard Liberty aktoreek antzeztu zuten.
Day of the Dead (1985eko filma) | ||||
---|---|---|---|---|
John Harrison (en) ![]() | ||||
Egilea(k) | John Harrison (en) ![]() | |||
Argitaratze-data | 1985 | |||
Izenburua | Day of the Dead | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, zientzia-fikziozko filma, ekintza-filma eta zombie film (en) ![]() | |||
Iraupena | 102 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Telesaila | Night of the Living Dead (en) ![]() | |||
Grabazio lekua(k) | Florida eta Pittsburgh | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | George A. Romero | |||
Gidoigilea(k) | George A. Romero | |||
Antzezlea(k) | ||||
Joseph Pilato Lori Cardille Richard Liberty Terry Alexander Gregory Nicotero John Amplas Sherman Howard George A. Romero Donald Farmer (en) ![]() | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Richard P. Rubinstein | |||
Edizioa | Pasquale Buba (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | John Harrison (en) ![]() | |||
Argazki-zuzendaria | Michael Gornick (en) ![]() | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Florida | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | Sitges Film Festival Best Actress award (en) ![]() | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
John Harrison (en) ![]() | ||||
|
Night of the Living Dead ("Bizidun Hildakoen Gaua", 1968) eta Dawn of the Dead ("Hildakoen Egunsentia", 1978) filmeen jarraipena da.
Argumentua
Zonbiak Lur planeta osoaren jabe egin eta gizaki bakoitzeko 400.000 bizidun hildako daude. Zientzialari eta militarrez osatutako talde txiki bat Floridako Everglades eremuko lurrazpiko militar instalakuntza batean gotortu da. Bertatik bizirautea lortu duten beste gizaki taldeekin harremanetan jartzen saiatuko dira, baina inongo arrakastarik gabe. Bitartean, taldeko medikuek fenomenoaren jatorriari buruz ikertu eta izurriaren aurkako sendagai bat lortzen saiatuko dira, era berean, preso duten bizidun hildako bat "hesitzen" ere saiatuko dira. Denbora igaro hala, mundutik isolatua bizitzearen ondorioz taldearen barneko elkarbizitzan zientzialarien eta militarren arteko tentsioa areagotuz joango da.
Aktoreak
- Lori Cardille: Sarah Bowman
- Terry Alexander: John
- Joe Pilato: Henry Rhodes kapitaina
- Jarlath Conroy: William "Bill" Mc Dermott
- Richard Liberty: Matthew "Frankenstein" Logan medikua
- Sherman Howard: Bub
- Gary Howard Klar: Steel soldadua
- Ralph Marrero: Rickles soldadua
- Antone Dileo Junyr: Miguel Salazar soldadua
- John Amplas: Ted Fisher medikua
- Taso N Stavrakis: Torrez soldadua
- Phillip G Kellams: Miller soldadua
- Gregory Nicotero: Johnson soldadua