Davydiv Brideko gudua
Davydiv Brideko gudua Ukrainaren kontraeraso bat izan zen, 2022ko Ukrainako inbasio errusiarraren testuinguruan gertatutakoa. Errusiaren Hegoaldeko Ukrainako erasoaldiari erantzunez, Ukrainako Indarrek Errusiaren Kherson Oblasteko lurralde okupatuaren zati bat berreskuratzen eta Errusiaren baliabideak murrizten saiatu ziren. Kontraerasoa 2022ko maiatzaren 27an hasi zen; bereziki, Davydiv Brid herrixkatik hurbil –Ukrainak hiria berreskuratu zuen–. Halere, errusiarrek Inhulets ibaiaren beste ibaiertzera bultzatu zituzten ukrainarrak urte bereko ekainaren 16a baino lehen.
Davydiv Brideko gudua | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Data | 2022ko maiatzak 27 – ekainak 16 | ||
Lekua | Davydiv Brid, Kherson Oblasta (Ukraina) | ||
Koordenatuak | 47°14′31″N 33°11′28″E | ||
Egoera | Errusiak irabazi[1] | ||
Gudulariak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Aurrekariak
2022ko otsailaren 24an, Errusiak Ukraina inbaditzen hasi zen, Errusia eta Ukrainaren arteko gerraren gorakada handi bat ekarri zuena –gerra, berez, 2014. urtean hasi baitzen–. Inbasioak Bigarren Mundu Gerratik geroztiko Europa-mailako errefuxiatu-krisi handiena eragin du, 6.5 milioi ukrainar baino gehiago herrialdetik ihesi zihoazela; halaber, herrialdeko biztanleen herena lekualdatua izan da.[3][4][5][6][7] Martxoaren 1erako, Errusiako Indarrek Kherson Oblast gehiena hartua zuten, Berdiansk eta Melitopol hiriak barne.[8][9]
Martxoaren 2an, Errusiako Indarrek Kherson bereganatu zuten, inbasioan Errusiak okupatutako lehen hiri ukrainar handia izan zena.[10][11][12][13] Martxoan zehar, tropa errusiarrak Mykolaiveko Oblast sartzen saiatu ziren, baina apirilaren hasierarako kanporatuak ziren.[14][15] Mykolaiv hirian Ukrainako Indarrek irabazi ondoren, Kherson–Mykolaiv frontea gelditzen hasi zen.
Gudua
Maiatzaren 27ko arratsaldean, Ukrainak kontraeraso bat egin zuen Kherson Oblastean, Davydiv Bridetik gertu.[2] Ukrainako soldaduek, Tankeen 5. Brigada buru zutela, AEBek fabrikatutako M777 obusen laguntzarekin, Inhulets ibaia gurutzatu zuten maiatzaren 27–28ko gauean, Davydiv Briden inguruan, Kherson hiritik 50 miliara. Errusiarrak Davydiv Bridetik atzera egin zuten, hego-mendebaldera kilometro gutxira zeuden hiru herritara. Ukrainako Estatu Nagusiak "defendatzeko zail" gisa deskribatu zituenak.[2] Hurrengo egunean, txosten berriek berretsi zuten Ukrainako Indarrek kontraeraso mugatu bat egin zutela, eta, ondorioz, Errusiako Indarrek beren burua defendatu behar izan zutela. Kontraeraso ukrainarraren helburua honako hauxe zen: hegoaldeko ardatzean defentsa-jarrera sendoak ezartzeko Errusiak egindako ahaleginak etetea eta Ukrainako hegoaldean administrazio-kontrola finkatzeko Errusiak egindako ahaleginak moteltzen jarraitzea.[1]
Maiatzaren 31n, sateliteetako irudiek erakutsi zuten tropa errusiarrak Davydiv Bridetik erretiratu zirela eta, azken egunotan, hiriaren inguruan jarri zituztela postuak. Une hartan ez zegoen argi Ukrainako tropak hirian sartu ziren ala Andriivka eta Bilohirkatik gertu zeuden. Egun bereko gauean, ordea, areagotu egin ziren Errusiako eta Ukrainako indarren arteko borrokak. Maiatzaren 31tik ekainaren 1era bitarteko gauean, Ukrainako iturriek Davydiv Brid hiria ukrainarrek harrapatu zutela jakinarazi zuten.[1]
Davydiv Briden, indar ukrainarren eta errusiarren arteko borroka basatiek ekainaren lehen erdian jarraitu zuten, hiri-kontrol osoa bere gain hartzeko ez-gai baitziren alderdietako biak, eta artilleria-erasoak gauza arrunt bihurtu ziren. Davydiv Briden aurkako kontraerasoaren ondoren Ukraina-aldeko partisanoen zenbait ekintza alderdikoi etorri ziren; ondorioz, Errusiako Segurtasun Zerbitzu Federalak –FSBa– Kherson eskualdean burutzen zituen ekintzak areagotzea eragin zuen.[16] Ekainaren 6an, Errusiako iturriek jakinarazi zuten Davydiv Brideko zubia suntsitu zutela, baita Ukrainako Indarrek atzeraka egin zutela Inhulets ibaiaren beste ibaieratzera; azkenean, Gerraren Azterketarako Institutuak (ISW), bi aste geroago, berretsi egin zuen informazio hori, Errusiako Indarrek ibaiaren ekialdeko ibaiertza berreskuratu zutela esanez.[17]
Ekainaren 13an jakinarazi zen Ukrainako Indarrek gogor borrokatzen jarraitzen zutela Errusiako Indarren aurka, Davydiv Bridetik gertu. Komandante ukrainarrek esan zutenez, beren indarrek Errusiako tropak atzera egitea behartu zituztela pixkanaka-pixkanaka; era berean, bigarren eta hirugarren defentsa-lerroak probatzen ari zirela esan zuten; halere, informazio hori ISWk ukatu egin zuen.[18] Ekainaren 17tik 21era artilleria-dueluek segitu zuten ibaiaren inguruan; alabaina, Errusiako Indarrek jakinarazi zuten Ukrainako tropak, ekainaren 17rako, Kherson Oblastetik erabat kanporatuak zituztela.[17]
Erreferentziak
- Karolina Hird; Mason Clark; George Barros. (2022-05-29). «Russian Offensive Campaign Assessment, May 29» understandingwar.org (ISW).
- Axe, David. (28 May 2022). «Ukraine has launched its southern counteroffensive» Forbes.
- Blake, Daniel Keane, Elly. (15 March 2022). «What is the Homes for Ukraine refugees scheme and how do you apply?» Evening Standard.
- Pita, Antonio; Costa, Raúl Sánchez. (3 March 2022). «Ukrainian exodus could be Europe's biggest refugee crisis since World War II» El Pais.
- «Situation Ukraine Refugee Situation» United Nations High Commissioner for Refugees.
- Ratcliffe, Rebecca; Clayton, Abené; Gabbatt, Adam; Chao-Fong, Léonie; Lock, Samantha; Ambrose, Tom. (19 March 2022). «Biden outlines 'consequences' if China aids Russia – as it happened» The Guardian.
- Ukraine war: Putin being misled by fearful advisers, US says. BBC News 31 March 2022.
- (Errusieraz) Marina Korobova. (1 March 2022). «"Мелитополь не сдался, Мелитополь – временно оккупирован" – городской голова о ситуации на 1 марта» Mestnyye Vesti.
- «Some Russians surrender but situation remains grave - US» BBC News.
- (Ingelesez) «Russian forces have entered Kherson, says Ukrainian official» Reuters 2022-03-01.
- (Ukraineraz) Eugene Shaporenko. (2 March 2022). «У Херсоні ворог захопив залізничний вокзал та річковий порт» Fakty i Kommentarii.
- (Ingelesez) Schwirtz, Michael; Pérez-Peña, Richard. (2022-03-02). «First Ukraine City Falls as Russia Strikes More Civilian Targets» The New York Times ISSN 0362-4331..
- (Ingelesez) James, Liam. (2022-03-03). «Russian claims it has seized Kherson as city's mayor agrees to curfew» The Independent.
- (Ingelesez) «Practically no invaders left in Mykolayiv region – head of administration» www.ukrinform.net.
- «Ukraine says five killed in shelling in city of Mykolaiv» reuters.com 16 April 2022.
- In Kherson, misery under Russian occupation, hope over Ukrainian gains
- (Ingelesez) «RUSSIAN OFFENSIVE CAMPAIGN ASSESSMENT, MAY 29» Institute for the Study of War (Noiz kontsultatua: 2022-07-06).
- Is Ukraine Losing the War? Depends on How You Look at It. .
Ikus, gainera
Kanpo estekak