Davy Byrne's pub
Davy Byrne's Pub Irlandako Errepublikako Dublin hiriko Duke Street, 21, kalean kokatuta dagoen taberna ospetsua da. Ospe hau James Joyce idazlearen Ulysses eleberrian agertzeari zor dio. Eleberri honetan, Leopold Bloom pertsonaia Dublinen zehar doan bitartean taberna honetan gorgonzola gaztadun sandwicha eta ardo borgoniar bat dastatzeko geldiune bat egiten du.
Davy Byrne's pub | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Koordenatuak | 53°20′31″N 6°15′34″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1889 |
Webgune ofiziala | |
Nahiz eta aurkakoa dirudien, taberna ez da fikziozkoa eta gaur egun oraindik martxan dirau. Lopold Bloomek gazta sandwicha eta ardoa jan-edateko egintako geldiunearen antzera, Ulysses eleberriaren zaletuen sonako erakargune eta topagunea da. Hortaz, giro literarioko taberna bat da, Bloomsday egunean oso garrantzitsu eta bisitatua delarik.
Kanpo estekak
- Davy Byrne's tabernaren webgunea (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.