Davis Kopa

Davis Kopa urtero ospatzen den tenis txapelketa da. Nazioarteko Tenis Federazioak antolaturiko txapelketan munduko herrialdeetako taldeek hartzen dute parte. Bakarrik gizonezkoek parte hartzen dute, emakumeen txapelketa Fed Kopa da. Herrialdeek tenis-kalitate eta hauen kokapenaren arabaera jokatzen dute: Fase bakoitzean 5 partida jokatzen dira, 3 irabazten dituenak garaile delarik. Lehenengo bi partidak bakarka dira, hirugarrena binaka, eta bukatzeko azkeneko biak berriro ere bakarka jolasten dira, baina lehenengo eta bigarrengo partiduetako jokalariak trukatuz. Txapelketa 1899. urtean sortu zen Harvard unibertsitateko 4 tenislarik ingelesei desafioa bota zietenean. Unibertsitariek dirua eskatu zioten teniseko federazioari eta haietako batek Dwight Filley Davis-ek txapelketa-formatu bat ezarri zuen eta bere dirua erabiliz zilarrezko kopa bat erosi zuen (entsaladera bezala ezagutua). 1900. urtean egin zuten lehenengo partida eta AEBtako unibertsitariek britaniarrak garaitu zituzten. Urtez-urte herrialde gehiago gehietzen joan dira txapelketa honetara eta 1945. urtean, Dwight Davis hil zenean, txapelketa Davis Kopa deitzera pasatu zen.

Davis Kopa

Davis Koparen azkenengo irabazleak

Urtea Irabazlea Finalista Lekua
2021 Errusia20Kroazia Madril, Espainia
2020Ez zen jokatu
2019 Espainia20Kanada Madril, Espainia
2018 Kroazia31Frantzia Lille, Frantzia
2017 Frantzia32Belgika Villeneuve-d'Ascq, Frantzia
2016 Argentina32Kroazia Zagreb, Kroazia
2015 Erresuma Batua31Belgika Gante, Belgika
2014 Suitza31Frantzia Lille, Frantzia
2013 Txekia32Serbia Belgrad, Serbia
2012 Txekia32Espainia Praga, Txekia
2011 Espainia31Argentina Sevilla, Espainia
2010 Serbia32Frantzia Belgrad, Serbia
2009 Espainia50Txekia Bartzelona, Espainia
2008 Espainia31Argentina Mar del Plata, Argentina
2007 AEB41Errusia Portland, AEB
2006 Errusia32Argentina Mosku, Errusia
2005 Kroazia32Eslovakia Bratislava, Eslovakia
2004 Espainia32AEB Sevilla, Espainia
2003 Australia31Espainia Melbourne, Australia
2002 Errusia32Frantzia Paris, Frantzia
2001 Frantzia32Australia Melbourne, Australia
2000 Espainia31Australia Bartzelona, Herrialde Katalanak
1999 Australia32Frantzia Niza, Frantzia

Irabazleak


Munduko Davis Kopako Sailkapena

Postua Taldea Puntuak 07 Multzoa
1 Errusia29,647.5MM
2 Argentina28.480.0MM
3 Kroazia20,545.3MM
4 Espainia15,237.5MM
5 Australia13,750.0MM
6 AEB13,250.0MM
7 Eslovakia10,251.3EA-1
8 Frantzia8,125.0MM
9 Bielorrusia6,698.1MM
10 Suitza4,929.7MM

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.