David Woodard
David Woodard (Santa Barbara, Kalifornia, 1964ko apirilaren 6a) Estatu Batuetako idazle eta musika zuzendaria da. 1990eko hamarkadan «prequiem» portmanteau hitza sortu zuen, prebentibo eta requiem hitzen artean osatuta. Hitz honek gaixoen heriotza baino lehen jotzeko musika konposatzearen jarduera budista deskribatzen du.[1][2]
David Woodard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santa Barbara (Kalifornia), 1964ko apirilaren 6a (60 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Kanada |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sonja Vectomov (en) (2014ko irailaren 18a - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Santa Barbaran Eugene Lang College of Liberal Arts (en) San Marcos High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria eta idazlea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Genero artistikoa | Postmodernitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa |
davidwoodard.com | |
Woodard Los Angeleseko oroitzapen zeremonietan musika zuzendaria izandako aurkezpenen artean, 2001. urteko hiri-zeremonia nagusitzen da, gaur egun jada ez dabilen Angels Flight funikularrean ospatu zena. Ospakizun hau istripu batean hildako Leon Parporten eta Lola izeneko bere alargun zaurituaren ohorean egin zen.[3][4]:125 Woodardek faunaren aldeko hainbat requiem zuzendu ditu, horien artean, itsas berman jausitako Kaliforniako pelikano arre baten ohorez egindakoa.[5][6]:152–153
Woordard bere Dreamachine edo amets-makinaren erreplikengatik da ezaguna. Makina hau lanpara psikoaktiboa da eta bere erreplikak mundu osoko arte museoetako erakusketetean egon dira. Alemanian eta Nepalen Der Freund aldizkari literarioan egindako ekarpenengatik da ospetsu. Hemen karma espezieartea, landareen kontzientzia eta Paraguaiko Nueva Germaniaren giza kokagune buruzko idatziak egin ditu.[7]
Hezkuntza
Woodard The New School for Social Research (Gizarte Ikerketaren Eskola Berria) eta Kaliforniako Unibertsitatea, Santa Barbaran (UCSB) ikasi zuen.
Nueva Germania
2003. urtean, Woodard Juniper Hillseko (Los Angeles konderria, Kalifornia) gobernu aholkularia izendatu zuten. Postu honetan Woodardek Nueva Germania (Paraguai) hiriarekin senidetzea proposatu zuen. Antzinako begetarianismo eta feminismoaren utopiara bidaiatu zuen bere egitasmoa jarraitzeko eta han udal-lidergotzarekin elkartu zen. Lehen bisita honen ondoren, harreman honekin ez jarraitzea erabaki zuen. Hala ere, komunitate honetan geroko idatziak egiteko ikerketa-arrazoia aurkitu zuen. Batez ere Richard Wagner planifikatzaile espekulatzailearen eta Elisabeth Förster-Nietzscheren ideia proto-transhumanistak interesatzen zaizkio. Elisabethek bere senarra Bernhard Försterrekin batera kolonia fundatu eta han bizi izan ziren 1886tik 1889ra arte.
2004tik 2006ra Woodardek Nueva Germaniara espedizio ugari bideratu zituen. Honekin Dick Cheney Estatu Batuetako lehendakariordearen babesa lortu zuen. 2011.[9] urtean, Woodardek bien arteko gutuneria anitza argitaratzeko baimena eman zion Christian Kracht eleberrigile suitzarrari. Gutunak gehienbat Nueva Germaniari[10]:113–138 buruzkoak dira eta bi liburukitan daude argitaratuak Wehrhahn Verlag Hannover Unibertsitateko argitaletxearen eskutik.[11]:180–189 Frankfurter Allgemeine Zeitung egunkariak hurrengoa dio posta-trukearei buruz: «[Woodardek eta Krachtek] artea eta bizitzaren arteko muga ezabatzen dute».[12] Der Spiegel egunkariaren arabera, lehenengo liburukia, Vol. 1,[13] Krachten ondorengo eleberria, Imperium, «prestatzeko lan espirituala» da.[14]
Andrew McCannen arabera, «Krachtek Woodardekin batera leku hartara (edo leku hartatik geratzen denaren tokira) bidai batean abiatu zen, non jatorrizko kolonoen ondorengoak egoera larri eta baldintza zorrotzetan zeuden. Gutuneriak azaltzen duenez, Krachtek Woodard lagundu zuen komunitatearen profil kulturala hobetzen eta baita behin Elisabeth Förster-Nietzscheren familiaren etxea egon zen lekuan Bayreutheko Festspielhaus antzokia bezalako opera etxe txiki bat eraikitzen».[15] Azken urteetan, Nueva Germania toki atseginago batean bihurtu da, inprobisatutako museo historiko bat eta hotelak eskaintzen dituena.
Dreamachine
1989tik 2007ra, Woodardek Dreamachinearen erreplikak egin zituen.[16] Brion Gysinek eta Ian Sommervillek sortutako gailu estroboskopiko honek zirrikituak dituen zilindro bat dauka, paperez edo kobrez egindakoa, eta lanpara elektriko baten inguruan bira egiten du. Begi itxiekin begiratzean, makinak asaldura mentalak eragin ditzake, droga-intoxikazioa edo ametsekin konparatu daitekeenak.[17][oh 1]
1996an, LACMA museoko William S. Burroughsen Ports of Entry[18][19] erakusketarako Dreamachine baten ekarpena egin zuen. Horren ondoren, egilearen laguna egin zen eta «eredu bohemiar»eko (paperezkoa) Dreamachine bat oparitu zion bere 83. eta azkenengo urtebetetzean.[20][21]:23 Sotheby'sek makina enkantean jarri zuen eta bildumagile pribatu bati esleitu zion 2002. urtean. Orain Spencer Museum of Art museoan Burroughs' estate-en dago mailegu gisa.[22]
Oharrak
- 1990ean, Woodardek fikziozko makina psikoaktibo bat asmatu zuen, Feraliminal Lycanthropizer izenekoa. Honen ondorioak dirudienez Dreamachine makinarenaren aurkakoak dira.
Erreferentziak
- Carpenter, S., "In Concert at a Killer's Death", Los Angeles Times, 2001eko maiatzaren 9a.
- Rapping, A., Woodard erretratua (Seattle: Getty Images, 2001).
- Reich, K., "Family to Sue City, Firms Over Angels Flight Death", Los Angeles Times, 2001ko martxoaren 16a.
- Dawson, J., Los Angeles' Angels Flight (Mount Pleasant, USA: Arcadia Publishing, 2008), 125. orr.
- Manzer, T., "Pelican's Goodbye is a Sad Song", Press-Telegram, 1998ko urriaren 2a.
- Allen, B., Pelican (Londres: Reaktion Books, 2019), 152–153. orr..
- Carozzi, I., "La storia di Nueva Germania", Il Post, 2011ko urriaren 13a.
- Chandarlapaty, R., "Woodard and Renewed Intellectual Possibilities", Seeing the Beat Generation (Jefferson, NC: McFarland & Company, 2019), 142–146. orr.
- Epstein, J., "Rebuilding a Home in the Jungle", San Francisco Chronicle, 2005eko martxoaren 13a.
- Schröter, J., "Interpretive Problems with Author, Self-Fashioning and Narrator," Birke, Köppe, editoreak, Author and Narrator (Berlin: De Gruyter, 2015), 113–138. orr.
- Woodard, D., "In Media Res", 032c, Uda 2011, 180–189. orr.
- Link, M., "Wie der Gin zum Tonic", Frankfurter Allgemeine Zeitung, 2011ko azaroaren 9a.
- Kracht, C., & Woodard, Five Years (Hannover: Wehrhahn Verlag, 2011).
- Diez, G., "Die Methode Kracht", Der Spiegel, 2012ko otsailaren 13a.
- McCann, A. L., "Allegory and the German (Half) Century", Sydney Review of Books, 2015eko abuztuaren 28a.
- Allen, M., "Décor by Timothy Leary", The New York Times, 2005eko urtarrilaren 20an (jatorrizkotik artxibatuta, 2015eko apirilaren 22an).
- Woodard, programaren oharrak, Program, Berlin, 2006ko azaroa.
- Knight, C., "The Art of Randomness", Los Angeles Times, 1996ko abuztuaren 1a.
- Bolles, D., "Dream Weaver", LA Weekly, 1996ko uztailaren 26tik abuztuaren 1era.
- Estatu Batuetako enbaxada, Praga, "Literární večer s diskusí", 2014ko urria.
- Woodard, "Burroughs und der Steinbock", Schweizer Monat, 2014ko martxoa, 23. orr.
- Spencer Artearen Museoa, Dreamachine, Kansas Unibertsitatea.
Kanpo estekak
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: David Woodard |
- David Woodard-en argitalpenak Suitzako Liburutegi Nazionalean
- David Woodard Kongresuko Liburutegian
- David Woodard Webgune Ofiziala