David Saul Marshall
David Saul Marshall (Singapur, 1908ko martxoaren 12a - ibidem, 1995eko abenduaren 12a) Singapurko abokatu, politiko eta diplomatikoa izan zen.
David Saul Marshall | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1978 - 1993
1961eko uztailaren 15a - 1963ko irailaren 3a
1955eko apirilaren 6a - 1956ko ekainaren 7a - Lim Yew Hock (en) →
1955eko apirilaren 2a - 1957ko apirilaren 29a | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Singapur, 1908ko martxoaren 12a | ||||||||
Herrialdea | Singapur | ||||||||
Heriotza | Singapur, 1995eko abenduaren 12a (87 urte) | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: birikako minbizia | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Londresko Unibertsitatea Saint Andrew's Secondary School (en) | ||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | diplomazialaria, politikaria eta abokatua | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | judaismoa | ||||||||
Alderdi politikoa | Labour Front (en) |
Familia judu batean sortu zen. Saltzaile gisa eta ontziola bateko langile gisa lanean aritu ondoren, Londresa aldatu zen zuzenbideko ikasketak egitera; harrezkero, Britainia Handian lan egin zuen 1937. urtera arte, eta bere sorterrian 1938tik aurrera. Japoniarrek Singapur eraso zutenean gerrako preso hartu zuten (1942), eta 1946. urtean Singapurra itzuli zenean berriro hasi zen zuzenbidean lanean. Abokatu gisa lanean ari zela hasi zen politika-gaiez kezkatzen, eta joera progresista moderatuaren baitan jardun zuen politikagintzan. Singapurko Langileen Frontearen garaipena bideratu zuen 1955. urteko hauteskundeetan, eta hauteskunde haien ondoren Lehen Ministro izendatu zuten. Baina Singapur Erresuma Batuarengandik askatzeko elkarrizketetan ez zuen emaitza onik lortu, eta gizartean haserrea piztu zelarik, bertan behera utzi behar izan zuen kargu hura, handik urtebetera; oposizioan egon zen denboran ez zuen garrantzizko beste lanik egin. 1978an Parisa joan zen enbaxadore, eta 1993. urtean sorterrira itzuli zenez gero, heriotza-zigorraren kontrako lanean eta beste zenbait gai humanitarioren ingurukoetan nabarmendu zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.