David Salle
David Salle (Norman, Oklahoma, AEB, 1952ko irailaren 28a) estatubatuar margolaria da.
David Salle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Norman (Oklahoma), 1952ko irailaren 28a (71 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | California Institute of the Arts (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, margolaria, marrazkilaria eta argazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Mugimendua | Arte garaikidea |
davidsallestudio.net | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Biografia
Kaliforniako Arte Institutuan egin zituen ikasketak (1970-1975). Gero, New Yorkera joan zen bizitzera, eta 1980 inguruan hasi zen aintzat hartua izaten, Mary Boone arte-salerosleak ezagutarazi zuenean.
Irudiak eta hitzak modu konplexu eta sarritan misteriotsuen bidez elkartuz egindako lanengatik da ezaguna. Margolanok esanahiak eta istorioak iradokitzen dituzte, baina interpretatzen zailak dira. Salle artista postmoderno eta neoespresionistatzat hartu izan dute, baina nekez sailka daiteke mugimendu jakin batean. Erabiltzen dituen irudietako asko herri-kulturatik hartuak dira, marrazki bizidunetatik eta iragarkietatik, esate baterako. Collage teknika erabiltzen du sarritan, baina paper-zatiez eta argazkiez gainera, bestelako objektuak ere itsasten ditu, hala nola zeramika-poteak eta hautsitako aulki-hankak. Margolan horietako askok emakume biluziak irudikatzen dituzte, zeinak pornografikotzat har baitaitezke, kritikari batzuen esanean. Margolanez gainera, argazkiak, filmak eta eskulturak ere egiten ditu.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.