David Rousset
David Rousset (Roanne, Frantzia, 1912ko urtarrilaren 18a - Paris, Frantzia, 1997ko abenduaren 13a) frantses kazetaria, idazlea eta politikaria izan zen. Erresistentziako partaidea konzentrazio esparruei buruzko benetako erreferentziak diren bi liburu argitaratu zituen: L'Univers concentrationnaire eta Les Jours de notre mort. Union des Démocrates pour la République UDR alderdiko kidea izan zen. 1968tik 1973ra diputatua izan zen.
David Rousset | |||
---|---|---|---|
1968ko uztailaren 11 - 1973ko apirilaren 1a ← Louis Mermaz (en) - Louis Mermaz (en) → Barrutia: Isère's 5th constituency (en) Hautetsia: 4th legislature of the Fifth French Republic (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Roanne, 1912ko urtarrilaren 18a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Paris, 1997ko abenduaren 13a (85 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Parisko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, kazetaria, idazlea eta Frantziako Erresistentziako kidea | ||
Lantokia(k) | Paris | ||
Enplegatzailea(k) | France Culture Le Monde Le Figaro | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Comité Maurice-Audin (en) | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Aljeriako Independentzia Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa Errepublikaren Aldeko Demokraten Batasuna Rally of Revolutionary Democrats (en) |
Biografia
Langile metalurgiko baten seme, hamalau urtekin, istripu baten ondorioz, begi bat galdu zuen. Sorbonan filosofia eta literatura ikasi zuen. 1931tik 1936ra Alemanian eta Txekoslovakian ibili zen. 1931an Étudiants Socialistes elkarteko partaidea izan zen. 1935an Section Française de l'Internationale OuvrièreSFIO alderdiko partaidea izan zen eta urte bat geroxeago, Parisen, Parti Ouvrier Internationaliste (POI) alderdiaren sorreran hartu zuen parte. Une horretatik buru belarri Frantziak Marokon eta Aljerian aurrera zeraman kolonialismoaren aurka aritu zen. 1939an Elisabeth Elliot-ekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen.
1943-1945 bitartean Alemaniara deportatu zuten, eta han nazien hilketa sistema aztertu zuen, eta, oro har, kontzentrazio esparruetako unibertsoa. Azterketa horretatik sortu ziren l´Univers concentrationnaire (1946, "Kontzentrazio esparruetako unibertsoa"), les Jours de notre mort (1947, "Gure heriotza egunak"), Pour la vérité sur les camps concentrationnaires (1952, "Kontzentrazio esparruei buruzko egia") lanak.
Hainbat aldizkari eta egunkaritako lankide izan zen, hala nola Preuves, Arguments, La Revue internationale, Le Monde, le Figaro. Bestalde, 1955ean Saturne aldizkaria sortu zuen. Isèreko diputatu izan zen 1968-1971 eta 1971-1973 urteen bitartean.
Lan aipagarriak ditu, halaber, Sur la guerre: sommes-nous tous en danger de guerre nucléaire? (1987, "Gerrari buruz: gerra nuklearraren arriskuan al gaude guztiok?") saiakera geopolitikoa eta Une vie dans le siècle (1991, "Bizitza bat mendean") kontakizun autobiografikoa.
Obra
- L'Univers concentrationnaire, 1946, Paris, Éditions de Minuit, 1965.
- Les Jours de notre mort, 1947, Paris, Ramsay, 1988.
- Le Pitre ne rit pas, 1948, Paris, Éditions du Pavois.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.