David Mamet
David Mamet (Chicago, Illinois, 1947) Estatu Batuetako antzerki-idazle, zuzendari eta gidoigilea da. Gaztetan familia-arazoak izan zituen, eta adituen ustez, garai hartako gertaera lazgarriek eraginda hartu zuen bere obretako gai nagusitzat gizakiaren alienazioa. Vermonteko Goddard Collegen lizentziatu zen, eta 1971-1973 urteen artean bertako antzerki-irakasle izan zen. Lotura estua izan zuen Chicagon sorturiko antzerki-mugimenduarekin. Bere lanetan Estatu Batuetako kulturako mitoen (arrakasta ekonomikoa, maitasuna, familia) biktima bihurturiko pertsonaiak dira protagonista, baina, gertaeren eta pertsonaien gainetik, arreta berezia eskaintzen dio Mametek hizkuntzari, elkarrizketari; sintaxi bikaina sortu du, eta erritmo biziko elkarrizketa lagunartekoa erabili du eta gogoetak txertatu ditu.
David Mamet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1947ko azaroaren 30a (76 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lindsay Crouse (1977 - 1990) Rebecca Pidgeon (1991 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Goddard College (en) Neighborhood Playhouse School of the Theatre (en) Francis W. Parker School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, film-zuzendaria, antzerkigilea, zinema ekoizlea, idazlea, aktorea, eleberrigilea, poeta, antzerki zuzendaria, telebista-ekoizlea eta errealizadorea |
Enplegatzailea(k) | Columbia Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Writers Guild of America, East (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Judaismo erreformista |
| |
1975 inguruan lortu zuen ospea Duck Variations etaSexual Perversity in Chicago antzerki laburrekin (1975) eta, batez ere, 1977an Broadwayn antzeztu zen American Buffalo amerikar kapitalismoak sustatzen dituen balioen hutsaltasuna nabarmentzen dituen obrarekin; azken lan horrekin harridura sortu zuen bere estetika ilun, hizkera garratz eta elkarrizketa gordinengatik. 1983an Glengarry Glen Ross estreinatu zuen Londresko Antzoki Nazionalean. Aipagarriak ditu, orobat, A Life in the Theatre (1977, Bizitza bat antzerkian), Speed-the-Plow (1988), Oleanna (1993) eta The Cryptogram (1995, Kriptograma), azken hau 1990eko hamarraldiko lan gehienak bezala, kutsu autobiografikokoa. Gidoigile eta zuzendari gisa lan egin du Hollywooden, eta bere lanak zinemarako egokitu ditu; azpimarratzekoak dira The Verdict (1982), The Untouchables (1987), American Buffalo (1996), Glengarry Glen Ross (1992) gidoiak eta egokitzapenak eta House of Games (1987), Things Change (1988), Homicide (1991), The Spanish Prisoner (1997), Ronin (1997) eta Hannibal (2001) filmak.
Azken urteetako lanei dagokienez, 2010ean, Come Back to Sorrento filmerako gidoia idatzi zuen, eta 2011n The Anarchist antzezlana.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Mamet |
Artikulu hau Illinoisko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |