David Ireland

David Neil Ireland (Sydney, Australia, 1927ko abuztuaren 24a - 2022ko uztailaren 26a) australiar eleberrigilea izan zen.

David Ireland
Bizitza
JaiotzaLakemba (en) Itzuli, 1927ko abuztuaren 24a
Herrialdea Australia
Heriotza2022ko uztailaren 29a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, idazlea eta zientzia-fikzio idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Biografia

Indar guztiak literaturari eskaini aurretik, petrolio-findegi batean aritu zen lanean. Poesia eta antzerkia ere idatzi ditu, baina nobelek egin dute ospetsu mundu zabalean. Oso idazle berritzailea da, eta egitura zatikatuak, kontakizun etenak eta teknika surrealistak dira haren lanen ezaugarri nagusiak. Gizon-emakumeen gaur egungo esperientziak dira idazten dituen eleberrien gaia: "Txori kantaria" (1968) nobelak, esate baterako, gizarteak baztertuta, indarkeriazko eta anarkiazko bizimodua daraman nerabe anonimo baten istorioa kontatzen du; "Industriako atxilotu ezezaguna" (1971) eleberriak, enpresa multinazional batean lan egitearen esperientzia alienatzailea du hizpide; Burn (1974) nobelak, aborigen mestizo baten bizimodu gogorra; "Beirazko kanoa" lanak (1976) Sydneyko mozkor-talde bat aurkezten du, australiar gizartearen mikrokosmos gisa; eta "Etorkizuneko emakumea" (1979), Australiak etorkizunerako dituen ahalbideen kontakizun alegorikoa da. Nabarmentzekoa da, era berean, "Arkimedes eta itsas arranoa" ere (1984).

Obra

Eleberriak

  • The Chantic Bird (1968)
  • The Unknown Industrial Prisoner (1971)
  • The Flesheaters (1972)
  • Burn (1974)
  • The Glass Canoe (1976)
  • A Woman of the Future (1979)
  • City of Women (1981)
  • Archimedes and the Seagle (1984)
  • Bloodfather (1987)
  • The Chosen (1997)
  • The World Repair Video Game (2015)

Antzerkia

  • Image in the Clay (1964)

Erreferentziak

Biografia
Hegoaldeko Gales Berria
Artikulu hau Hegoaldeko Gales Berriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.