David Holmes (musikaria)
David Holmes (1969ko otsailaren 14a) Ipar Irlandako DJ, musikari eta konposatzailea da.
David Holmes (musikaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Belfast, 1969ko otsailaren 14a (55 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ulster University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | disc jockeya, musikagilea, disko-ekoizlea, soinu banda konpositorea eta estudioko musikaria |
Genero artistikoa | musika elektronikoa |
davidholmes.tv | |
|
10 anai arrebatan gazteena zen, Holmes 15 urterekin DJgintzan bere jaiolekua den Belfast hiriko tabernetan hasi zen. 1992an Ashley Beedlekin batera "DeNiro" bere lehenbiziko abestia kaleratu zuen. 1990eko hamarkadaren erdialdera Belfast Art College ikastetxeko Sugar Sweet eta Shake Yer Brain gau klubetan goraipamena eta arrakasta izan zituen.
Filma askotako musika banden barnean sartu diren abestiak sortu ditu, denetan ezagunenak Steven Soderbergh zuzendariaren Ocean's Eleven (2001), Ocean's Twelve (2004) eta Ocean's Thirteen (2007) filma trilogiaren soinu bandetako abestiak. Baina baita filme hauetako soinu bandena ere: Resurrection Man (1998), Out of Sight (1998), Buffalo Soldiers (2001), Analyze That (2003), Code 46 (2003), Stander (2003), The Good German (2006), Hunger (2008) eta The Girlfriend Experience (2009).
U2, Doves, The Manic Street Preachers, Primal Scream, Page and Plant eta Ice Cube bezalako taldeekin batera elkarlanean aritu izan da.
Abestiak
Kanpo estekak
- David Holmesen webgune ofiziala (Ingelesez)
- David Holmesen profila BBCko webgunean (Ingelesez)