David Hockney

David Hockney (Bradford, Ingalaterra, 1937ko uztailaren 9a) britainiar pintorea da. Londresko Royal College of Arten egin zituen ikasketak, eta britainiar Pop artisten giroan ibili zen. Irudi errealistak, zorrotzak eta argiak pintatzen ditu, pop artearen eragin nabaria dutenak. Azken urteotan Kalifornian bizi da, eta hango izadia eta giza ikuspegia ditu margogai.

David Hockney

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaBradford, 1937ko uztailaren 9a (86 urte)
Herrialdea Ingalaterra
 Erresuma Batua
Talde etnikoaBritainiarra
Hezkuntza
HeziketaRoyal College of Art (en) Itzuli
Bradford Grammar School (en) Itzuli
Chelsea College of Art and Design (en) Itzuli
Bradford College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Frank Lisle
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea, argazkilaria, eszenografoa, marrazkilaria, ilustratzailea, litografoa, artista grafikoa, eskultorea, collagist (en) Itzuli, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta gidoilaria
Lantokia(k)Londres
Los Angeles
Paris
Hanburgo
Bridlington (en) Itzuli eta Rumesnil
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Coloradoko Unibertsitatea Boulderren
University for the Creative Arts (en) Itzuli
Iowako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakPablo Picasso eta Francis Bacon
KidetzaRoyal Academy of Arts
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Merituaren Ordena (Erresuma Batua)
MugimenduaHiperrealismoa
Arte garaikidea
Pop Artea
Nouveau réalisme (en) Itzuli
Genero artistikoagrafikoa
argazkigintza
paisaia margolaritza
erretratua
genero-margolana
digital art (en) Itzuli

hockney.com
IMDB: nm0005014 Allocine: 10450 Allmovie: p32614
Musicbrainz: d1f7d81c-ddbb-4414-99a8-553a8eee88f7 Discogs: 252779 Edit the value on Wikidata
1995 BMW 850 CSi, lehen planoa

Pintura eta argazkigintza tartekatu izan ditu bere lanean. Hasieran, Hockney Pop Artean jardun zuen, baina pixkanaka-pixkanaka kontsumoko objektuak irudikatzeari utzi eta ikuspegia, etxeak eta batez ere igerilekuak pintatzen hasi zen, igerilekuak baitira gehien landu duen gaietako bat. Aldaketa hori Los Angelesen gorpuztu zuen, han bizi izan baitzen 1963tik 1967ra. 1970etik aurrera, Hockneyk zeharo baztertu zuen Pop Art joera. Grabatu, marrazki eta argazki autobiografikoak egin zituen batez ere. Bere koadroetako pertsonaiak antzerki gisako dekoratu batean ezartzen dira, umorez eta urruntasunez begiratuta. Erretratu asko egin du, estilo klasikoan (Peter Schlesinger, 1967; Celia, suite, 1972-73). Antzerkirako dekoratuak eta jantziak ere egin ditu ugari. Eta 1980az geroztik gogotik ari da argazkigintzan, Polaroid argazkiekin kubismoaren kutsuko collage handiak eginez.

Azken urteotan Yorkshireko basoetako zuhaitzak erakusten dituzten serie ugariak egin ditu, hainbat teknika erabiliz (bideoa, oihalaren gaineko olio-margolanak, ikatza, akuarela, iPad...).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Hockney Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo-estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.