David Beriain
David Beriain Amatriain (Artaxoa, Nafarroa, 1977 – Burkina Faso, 2021eko apirilaren 27a) nafar kazetaria eta dokumentalgilea izan zen.
David Beriain | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | David Beriain Amatriain |
Jaiotza | Artaxoa, 1977ko abuztuaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Madril |
Heriotza | Burkina Faso, 2021eko apirilaren 26a (43 urte) |
Heriotza modua | ikertzekea giza hilketa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, dokumentalgilea eta aurkezlea |
Enplegatzailea(k) | Cuatro DMAX |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() |
Bizitza
David Beriain Artaxoan jaio zen 1977an[1]. Kazetaria eta dokumentalgilea zen lanbidez, gatazkagunetako kazetaritzan espezializatua. Rosaura Romero ekoizlearekin ezkonduta, hainbat dokumentalen egilea izan zen. Besteak beste, ezaguna egin zen "Clandestino" izeneko dokumental sail bat egin zuen DMAX telebista katerako.[2]
Hilketa
Burkina Fason beste lankide batzuekin dokumental bat grabatzen ari zela [3], talde armatu[4] ezezagun batek [5] eraso egin zien 2021eko apirilaren 26an eta desagertutzat eman zuten. 2021eko apirilaren 27an Roberto Fraile bizkaitar kazetaria eta biak hil zituztela jakinarazi zuen Arancha González Laya Espainiako Atzerri Ministroak.[2][6]
Erreferentziak
- «Tristura nagusi da Artaxoan, David Beriainen heriotzagatik» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-04-28 (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
- Hermosilla, Gotzon; Imaz, Andoni. (2021-04-27). «David Beriain eta Roberto Fraile euskal kazetariak hil dituzte Burkina Fason izan den eraso batean» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- (Gaztelaniaz) de 2021, 28 de Abril. «El irlandés asesinado en Burkina Faso dirigía una ONG de protección de la fauna» infobae (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- (Gaztelaniaz) Agencias, elDiario es /. (2021-04-27). «Asesinados los periodistas españoles David Beriain y Roberto Fraile en un ataque en Burkina Faso» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- (Gaztelaniaz) «"Hemos matado a tres blancos": así fue la emboscada yihadista a los periodistas españoles» www.elconfidencial.com 2021-04-28 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
- (Gaztelaniaz) «El reportero navarro David Beriáin, asesinado en Burkina Faso» Diario de Navarra 2021-04-27 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).