Davao
Davao[1] edo Davao Hiria[1] (cebueraz: Dakbayan sa Dabaw, filipineraz: Lungsod ng Dabaw) Filipinar uharteetako hegoaldeko hiria da, eta Davaoko eskualdeko hiriburua (Mindanao uhartea), Davao ibaiaren ertzean eta Davao golkoaren ondoan dagoena. Davaoko portua kopra- eta kalamu-esportatzailea da. Unibertsitatea du. Nekazaritza da Davaoko ekonomia-jarduera nagusia.
Davao | |||
---|---|---|---|
highly urbanized city (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Filipinak | ||
Probintzia | Davao eskualdea | ||
Alkatea | Sebastian Duterte (en) | ||
Izen ofiziala | City of Davao Lungsod ng Dabaw | ||
Posta kodea | 8000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 7°04′N 125°36′E | ||
Azalera | 293,78 km² | ||
Altuera | 13 m | ||
Mugakideak | Arakan eta Santa Cruz | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.776.949 (2020ko maiatzaren 1a) 143.958 (2015) | ||
Metropolia | 2.274.913 | ||
Dentsitatea | 727,18 bizt/km² | ||
Etxebizitzak | 476.278 | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1848 | ||
Telefono aurrizkia | 82 | ||
Ordu eremua | UTC+08:00 | ||
Hiri senidetuak | Keelung | ||
http://www.davaocity.gov.ph/ www.davaocity.gov.ph |
Historia
1849an sortu zuen hiria Jose Oianguren buru zuen 70 laguneko espedizio batek, bertako jendeen kontra borrokatu eta gero. Oiangurenek, Gipuzkoako Bergara herrian jaio zelarik, Davaoren ingurua Gipuzkoa Berria izendatu zuen. Hiriari, berriz, Bergara Berria izena jarri zion, baina gero errekaren izena hartu zuen hiriak.
1945ean, Bigarren Mundu Gerran, borroka latzak izan ziren han, Japoniako eta Estatu Batuetako armaden artean.
Klima
Datu klimatikoak (Davao City) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 30.9 | 31.2 | 32.3 | 33.0 | 33.0 | 31.6 | 31.4 | 31.6 | 31.8 | 32.1 | 32.1 | 31.4 | 31.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 26.4 | 26.6 | 27.3 | 28.0 | 28.0 | 27.2 | 27.0 | 27.1 | 27.3 | 27.4 | 27.4 | 26.9 | 27.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 21.9 | 22.0 | 22.3 | 23.0 | 23.0 | 22.9 | 22.7 | 22.7 | 22.8 | 22.8 | 22.7 | 22.4 | 22.6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 114.7 | 99.0 | 77.9 | 144.9 | 206.7 | 190.1 | 175.9 | 173.2 | 180.1 | 174.8 | 145.7 | 109.7 | 1792.7 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 17 | 14 | 12 | 11 | 15 | 19 | 18 | 17 | 17 | 19 | 20 | 20 | 199 |
Iturria: PAGASA[2] |
Herri eta hiri senidetuak
Davao ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
Davao Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz: [2]
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
- units=metric= Climatic Normals of the Philippines. The Naval Research Laboratory sartze-data=2013-01-12.
Kanpo estekak
Artikulu hau Filipinetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |