Dofinerriko Kriterium
Dofinerriko Kriteriuma (frantsesez: Critérium du Dauphiné) (lehen Dauphiné Libéré deitua) Frantziako Alpeetan, antzinako Dofinerria edo Dauphiné probintzian egiten den txirrindularitza lasterketa bat da. 1947an sortu zuen Georges Cazeneuvek eta Le Dauphiné Libéré egunkari frantziarrak antolatu, eta UCI ProTourren egitarauaren barnean dago (ondoren UCI World Ranking. Plouayko Sari Nagusiarekin batera, ASOk antolatzen ez zuen maila goreneko txirrindularitza lasterketa bakarra izan zen, 2010eko urtarrilean enpresa horrek lasterketa erosi zuen arte.
| |||
Izen ofizialak | |||
1947-2009 | Critérium du Dauphiné libéré | ||
2010- | Critérium du Dauphiné | ||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1947 | ||
Ekitaldi kopurua | 75 (urtea: 2023) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Eka) | ||
Mota | Etapakako lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Frantzia | ||
Antolatzailea | A.S.O. | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Mailak | 2.HC (1996-2004) 2.PT (2005-2010) 2.UWT (2011-) | ||
Zirkuitua | UCI World Tour | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Jonas Vingegaard | ||
Garaipen gehien lortu duena | Bernard Hinault Chris Froome Nello Lauredi Luis Ocaña Charly Mottet (3 garaipen) | ||
Dokumentazioa |
Dofinerriko Kriteriumak ospe handia du txirrindularitza munduan, bere palmaresak adierazten duen bezala: hor, Frantziako Tourra bost aldiz irabazi duten txirrindulari guztiak agertzen dira, baita Lance Armstrong ere, Tourra zazpi aldiz lortu zuena ere.
Lance Armstrongek proba horri buruz "Munduko lasterketarik ederrena da, Frantziako Tourraren ondoren" esan zuen.
Ibilbidea
Dofinerriko Kriteriumak 8 egunean Frantziako hegoaldeko Rhône-Alpes eskualdea zeharkatzen du, Alpeetako zonalde batzuk ere bisitatuz. Lasterketa, gehienetan, igande batean hasten da. Asteleheneko eta astearteko etapak, normalean, Frantziako behe mendietan egiten dira, hortik Alpeetako mendateetara joan aurretik. Sarritan, banakako erlojupeko proba luze bat izaten da.
Egutegiko datak eta tokia baliatuz, lasterketako antolatzaileek mendiko etapa bat osatzen dute, hilabete bat geroago antolatzen den Frantziako Tourreko etapa baten antz handia daukana.
Grenoble, Dauphiné eskualdeko hiriburua, askotan izan da etapa baten hasiera edo amaiera. Etapa bat hartu ohi duten hiriak, besteak beste, Avignon, Saint-Étienne, Annecy, Chambéry, Gap, Lyon, Aix-les-Bains, Valence, Briançon eta Vals-les-Bains izan dira.
Maillotak
Sailkapen orokorreko liderrak elastiko hori bat, marra urdin batekin, jazten du.
1948an, mendiko sailkapena sortu zen, gaur egun puntukako maillot batekin nabarmentzen dena.
1955etik aurrera, puntukako sailkapeneko liderra, elastiko berdez nabarmentzen da.
Palmaresa
Oharra: Lance Armstrongek, dopina zela eta, 2002 eta 2003 ekitaldietako garaipenak eta 2000ko hirugarren galdu zuen. Era berean, Levi Leipheimerrek 2006ko ekitaldiko garaipena eta 2005eko hirugarrena ere galdu zituen.
Palmaresa herrialdeka
|
|
Estatistikak
Garaipen orokor gehiago
- 3. Nello Lauredi 1950, 1951 eta 1954an.
- 3. Luis Ocaña 1970, 1972 eta 1973an.
- 3. Bernard Hinault 1977, 1979 eta 1981ean
- 3. Charly Mottet 1987, 1989 eta 1992an.
- 3. Chris Froome 2012, 2015 eta 2016an.
Garaipen gehien mendiko sailkapenean
- 5. Thierry Claveyrolat 1986, 1990, 1991, 1992 eta 1993an.
- 3. Luis Ocaña 1971, 1972 eta 1973an.
- 3. Lucien Van Impe 1975, 1976 eta 1977an.
- 3. Bernard Hinault 1979, 1981 eta 1984an.
Garaipen gehien puntukako sailkapenean
- 3. Thierry Claveyrolat 1987, 1989 eta 1990ean.