Datu estekatuak
Datu Estekatuak (ingelesez: linked data) edo estekatutako datuak datuak interneten argitaratzeko metodoa da, Web semantikoaren parte dena. Argitaratutako datuak Datu Estekatutzat har daitezen, Tim Berners-Leek aipatutako printzipioei[1] jarraituz argitaratu behar dira, hau da:
- URIak erabili gauzak identifikatzeko.
- HTTP URIak erabili, giza erabiltzaileak eta agenteak identifikaturiko gauzengana jotzeko gai izan daitezen ("URI Dereferentziagarriak").
- URIa derefentziatua denean, informazio erabilgarria eman identifikaturiko gauzaren gainean, RDF/XML bezalako formato estandarrak erabiliz.
- Erlazionaturiko beste URItara jotzen duten estekak eman argitaraturiko datuetan, web amaraunean erlazionaturiko informazio gehiago aurkitzeko ahalmena handituz.
Estekatutako datu irekiak
Estekatutako datu irekiak (ingelesez, Linked Open Data) libre diren eta estekatuta dauden datuak dira[2][3][4], alegia lizentzia irekia dutenak. Wikidata eta DBpedia dira estekatutako datuen adibide. The Linked Open Data Cloud[5] web orrian egun estekatuta dauden datu-multzo guztiak ikus daitezke.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Linked Data printzipioak. Tim Berners-Lee (Noiz kontsultatua: 2010-10-10).
- .
- .
- .
- «The Linked Open Data Cloud» lod-cloud.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.