Datu-base banatu
Datu base banatua logikoki erlazionaturiko datuen datu-basea, kokapen ez zentralizatuetan edukitzea dena da.
Historia
80 hamarkadaren hasieran, bi gertaera garrantzitsu eman ziren. Batetik, datu baseen ugalketa eta bestetik konputagailu-sareen hedapena. Bi hauen uztarketatik jaio ziren datu base banatuak.
Datu Base Banatuen Kudeaketa Sistemak
Datu base banatu bat datu base askoren multzoa da, DBBKS batek kontrolatuta, erabiltzaile batek atzipena izan dezan, dagoen tokitik edo sare bitartez beste toki batetik, datuak ordenagailu berean bilduta baleude bezala.
Ordenagailuek tamaina eta funtzio ezberdinak izan ditzakete. Halere baldintza batzuk bete behar dituzte:
- Memoria nagusia ez konpartitzea. Datu Base Kudeaketa Sistema bakarra izatea
- Ordenagailu bakoitzak DBBKSren zati bana edukitzea. Gutxienez DBa bi kokapen ezberdinetan egon behar da banatuta, bestela bezero/zerbitzari klasiko baten aurrean aurkituko baikinateke.
Beraz, DBBKS nodo multzo bat baino ez da, sare baten bitartez konektatuta (LAN, MAN edo WAN). Egun, IP sareen garapenarekin, aukerak Internet, Intranet edo mistoak izaten dira. Sistema honetara DBBkoak ez diren ekipoak ere konekta daitezke. Erabiltzaile arruntak izango lirateke.
Nodo bakoitzak transakzio mota bi egin ditzake:
- Lokalak: nodo horretan dauden datuetara baino ez dute atzipenik
- Globalak: Nodo askotara egiten dute atzipena
Banaketaren abantailak
- Datuen erabilpen konpartitua eta kontrolaren banaketa: nodo bakoitzetik bertan dauden datuen inguruko nolabaiteko kontrola du, beti ere administratzaile orokorraren kontrolpean. Kontrol hau ezberdina izan daiteke beharren edo tamainaren arabera.
- Fidagarritasuna eta prestasuna: hutsegite bat ematen bada nodo batean, sistemak funtzionamenduan jarrai dezake, eta hutsegitea errekuperatu ere, beti neurri egokiak hartu baldin badira.
- Kontsulten prozesaketaren bizkortzea: normalean erabiltzen dituzten datuak, erabiltzaileek hurbil badituzte, kontsultak bizkortuko dira. Horrez gain, kontsulta nodo ezberdinetan dauden taulei badagokie, azpi kontsulta paraleloak egin daitezke, prozesua arinduz.
- Hedatzea ziurtatua: hedapen aukerak anitzak dira, prozesadore zentral batekiko menekotasunik ez dagoelako.
Banaketaren desabantailak
- Softwarearen garapenaren garestitzea.
- Datuen errepikapena eman daitekeenez, konkurrentzia eta errekuperazio mekanismoen kontrola zailagoa da.
- Kontsultak hobetzeko algoritmoetan zailtasun handiagoa, datuak sakabanatuta egon daitezkeelako. Komunikazio kosteak ere kontutan hartu behar dira.
- Nodo ezberdinek parte hartzen dutenean erantzun denborak altuagoak izango dira.
- Osotasunaren babesa askoz zailagoa da.