Datil beteak

Datil beteak (arabieraz: تمر محشي, Tamer Mahshe, hebreeraz: תמר ממולא, Tamar Memouleh) Sortaldean oso ezaguna den plater gozoa da, zizka-mizka eran hartzen dena[1].

Datil beteak
OsagaiakDatila
Datil beteak egiteko osagaiak.

Prestaketa

Medjool datilak egosi edo labean egiten dira eta ondoren haragiaz, mendaz eta perrexilez betetzen dira. Zerbitzerakoan arrozez eta bulgurrez apainduta ateratzen dira mahaira[2].

Gaur egun gurinaz eta ahuntz-gaztaz betetako datilak ere jaten dira[3], pistatxoak, mingrana haziak eta bestelako fruitu lehorrak gehitzen zaizkienak[1].

Historia

Palestinan eta arabiar munduan zein judutarren artean fruitu lehor kontsumituena dira datilak. Urte osoan kontsumitzen dira baina bereziki ohikoak dira neguan eta jaiegun berezietan[1].

Musulmanek, esate baterako, haien Ramadan garaian eguzkia sartu eta lehenengo jaten duten jakia 2-3 datil izaten dira, azukre ugari dutenez odoleko azukre maila berreskuratzeko egokiak baitira[4].

Iruditegia

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Shami, Wafa. (2020-10-10). «Stuffed Dates A guilt free Balanced Sweet and Healthy Treat» Palestine In A Dish (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  2. (Ingelesez) «Stuffed Dates & Premium Dry Fruits» Ajfan Store 2023-08-10 (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  3. (Ingelesez) Karadsheh, Suzy. (2022-11-23). «Stuffed Dates Recipe» The Mediterranean Dish (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
  4. (Gaztelaniaz) «Dátiles rellenos, queso y nuez» www.diariosiriolibanes.com.ar (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.