Das Boot
Das Boot (euskaraz: «Ontzia») 1981eko Wolfgang Petersen alemaniar zinema zuzendariaren filma bat da. 1973ko Lothar-Günter Buchheim idazlearen izen bereko Das Boot eleberrian oinarritua dago.
Das Boot | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1981 |
Izenburua | Das Boot |
Jatorrizko hizkuntza | alemana |
Jatorrizko herrialdea | Alemania |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, eleberri batean oinarritutako filma, zinema historikoa, gerra-filma eta submarine film (en) |
Iraupena | Adierazpen errorea: Ustekabeko zenbakia |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Das Boot (en) |
Grabazio lekua(k) | Ipar itsasoa, Arroxelako portua, Bodensee (en) , Grünwald eta Ozeano Atlantikoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Wolfgang Petersen |
Gidoigilea(k) | Wolfgang Petersen |
Antzezlea(k) | |
Jürgen Prochnow Klaus Wennemann (en) Herbert Grönemeyer (en) Hubertus Bengsch (en) Uwe Ochsenknecht Sky du Mont (en) Heinz Hoenig (en) Martin Semmelrogge (en) Otto Sander (en) Ralf Richter (en) Rita Cadillac Bernd Tauber (en) Erwin Leder Jan Fedder (en) Oliver Stritzel (en) Martin May (en) Günter Lamprecht (en) Joachim Bernhard (en) Claude-Oliver Rudolph (en) Konrad Becker (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Günter Rohrbach (en) |
Konpainia ekoizlea | Bavaria Film (en) Producers Sales Organization (en) |
Ekoizle eragilea | Mark Damon |
Edizioa | Hannes Nikel (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Klaus Doldinger (en) |
Argazki-zuzendaria | Jost Vacano (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Arroxela |
Fikzio-unibertsoa | Das Boot universe (en) |
Argumentu nagusia | Bigarren Mundu Gerra eta submarine warfare (en) |
Historia | |
Nominazioak | Zuzendari onenaren Oscar Saria 55. Oscar Sariak Wolfgang Petersen Muntatze onenaren Oscar Saria 55. Oscar Sariak Hannes Nikel (en) Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 55. Oscar Sariak Wolfgang Petersen Soinu edizio onenaren Oscar Saria 55. Oscar Sariak Mike Le Mare (en) Argazkigintza onenaren Oscar Saria 55. Oscar Sariak Jost Vacano (en) Soinu onenaren Oscar Saria 55. Oscar Sariak Milan Bor (en) , Trevor Pyke (en) , Mike Le Mare (en) |
Filma Bigarren Mundu Gerran girotua dago, U-Boot itsaspekoa eta bere eskifaiaren fikziozko istorioa kontatzen da. Atlantikoko guduan aliatuen gerraontzien ehizan alemaniarren izandako kemen eta burugogorkeria ere erakusten da, Heinrich Lehmann-Willenbrock komandantearen agindupeko benetako U-96 modeloa, U-Boot VII mailakoa, protagonista nagusia delarik.
Sinopsia
1942, Bigarren Mundu Gerra bete-betean. U-96 alemaniar itsaspekoa Frantziako Arroxelako portutik itsasoratu berria da, bere misioa ahal bezainbeste britainiar zamaontzi hondoratzea da. Baina britainiar zamaontziez osatutako taldeak gerraontziz gero eta babestuagoak daude, honek alemaniar itsaspekoen betebeharra askoz ere zail eta arriskutsuagoa bilakatzen duelarik. Misioa aurrera doan heinean, itsaspeko eskifaia gero eta froga fisiko eta psikologiko latzagoak jasan beharko ditu.
Pertsonaiak
- Jürgen Prochnow : Henrich Lehmann-Willenbrock kapitaina
- Herbert Grönemeyer : Werner tenientea, gerra korrespontsala
- Klaus Wennemann : Fritz Grade, ingeniari buruzagia
- Hubertus Bengsch : 1. teniente
- Martin Semmelrogge : 2. teniente
- Bernd Tauber : Kriechbaum
- Erwin Leder : Johann
- Martin May : Ullman
- Heinz Hoenig : Hinrich
- Uwe Ochsenknecht : Bosun buruzagia