Dartmoor
Dartmoor Parke Nazionala (ingelesez Dartmoor National Park) Ingalaterrako hego-mendebaldeko Devon konderrian dagoen parke nazional bat da. 1951an sortu zen eta 954 km²-ko azalera du. Dartmoor karbonifero aroko granitozko goi-ordoki bat da, goi-ordoki hau lubeta natural batez inguraturik dagoelarik, hau tor izeneko granitozko muinoez betea dago, bertako punturik garaiena High Willhays (621 m.) muinoa delarik. Eremu hau aztarnategi arkeologikoz josia dago.
Dartmoore Parke Nazionala | |
---|---|
Meavy ibaia, atzealdean Sharpitor eta Leather Tor mendiak ikus daitezkelarik. www.dartmoor-npa.gov.uk | |
Kokalekua | Devon Ingalaterra |
Azalera | 954 |
Sorrera | 1951 |
Poniak
Dartmoor poni izeneko zaldi arraza, Parke Naturalaren ikurra da. Parke Naturalean ehunka poni larretzen dira.
Literatura
Literatura munduan Dartmoor eremuan Sir Arthur Conan Doyle idazleak sortutako Sherlock Holmes pertsonairen Baskervilletarren zakurra eleberria bertan girotu zelako ospetsua da.
Iruditegia
Dartmoor. Dartmoorko Tor egitura bat. Fox Tor. Avon ibaiaren iturburua.
Ikus gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.