Dark Victory
Dark Victory drama-filma da, Edmund Goulding britainiar zinemagileak 1939an zuzendua. Bette Davisek jokatu zuen rol nagusia, eta Casey Robinsonek idatzi zuen gidoia, George Brewer eta Bertram Blochek egindako antzezlan batean oinarruturik; antzezlana 1934an eman zen lehen aldiz, arrakastarik gabe. 1963an, film honen remakea egin zen, Stolen Hours izenburuarekin; Daniel Petriek zuzendu zuen, eta Susan Hayward eta Michael Craig izan ziren aktore nagusiak.
Dark Victory | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1939 |
Izenburua | Dark Victory |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Edmund Goulding |
Gidoigilea(k) | Casey Robinson |
Antzezlea(k) | |
Ronald Reagan Humphrey Bogart Bette Davis Geraldine Fitzgerald George Brent Henry Travers Cora Witherspoon Leonard Mudie Stuart Holmes William Worthington Herbert Rawlinson Charles Richman Dorothy Peterson Glen Cavender Virginia Brissac | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Hal B. Wallis David Lewis |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. First National (en) Warner Bros. Pictures (en) |
Ekoizle eragilea | Hal B. Wallis |
Edizioa | William Holmes |
Ekoizpen-diseinatzailea | Robert M. Haas (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Max Steiner |
Argazki-zuzendaria | Ernest Haller |
Jantzi-diseinatzailea | Orry-Kelly (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Manhattan |
Historia | |
Nominazioak | Film onenaren Oscar Saria 12th Academy Awards (en) Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 12th Academy Awards (en) Bette Davis Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 12th Academy Awards (en) Max Steiner |
Istorioa
Judith Traherne, goi mailako gizartearen emakume gaztea da, zaldiekin, auto azkarrekin eta bilera ludikoetan dabilena. Buruko min gogor eta sarriek bakarrik mugatzen dute. Hainbat abisuren ostean, Dr. Frederick Steelerekin kontsultatzen du eta buruko tumorea diagnostikatzen dio. Kirurgia aholkatzen dio, azkenean onartzen du eta arrakastatsua da. Eurean artean harremanetan hasiko dira eta ezkontzea ere erabakitzen dute. Hala ere, egia osoa ezkutatu dio Frederickek Judithi, eta honek azkenean topatuko ditu adituen gutunak bere terminaltasunaren informazioarekin.
Haserre, Frederickekin apurtu nahi du, pentsatuz berarekin errukiagatik zegoela. Maitasuna benetakoa zela jabetuta, azkenean ezkonduko dira, eta lasai eta ausardiaz biziko da amaieraren zain.
Protagonistak
- Bette Davis: Judith Traherne
- George Brent: Dr. Frederick Steele
- Geraldine Fitzgerald: Ann King
- Humphrey Bogart: Michael O'Leary
- Ronald Reagan: Alec Hamin
- Henry Travers: Dr. Parsons
- Cora Witherspoon: Carrie Spottswood
- Dorothy Peterson: Miss Wainwright
- Virginia Brissac: Martha
- Charles Richman: Coronel Mantle
Sariak
Hiru izendapen eduki zituzten Oscar Sarietarako, bat ere lortu ez zuten arren. Bestela, "The New York Times" eta "Film Daily" hedabideek pelikula izendatu urte hartako 10 onenen artean, eta National Board of Review-ek Bette Davis eta Geraldine Fitzgerald jo zuten urte hartako aktore onenentzat.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez)"Internet Movie Database"-n.