Dark Passage
Dark Passage (euskaraz "Pasabide Iluna") 1947ko Delmer Davis estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako film beltz bat da. David Goodis idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Humphrey Bogart eta Lauren Bacall aktoreek antzeztu zuten, izan ere, benetazko bizitzan bikote ziren bi aktoreek elkarrekin batera antzeztutako lau filmeetatik hirugarrena izan zen.
Dark Passage | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1947 |
Izenburua | Dark Passage |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | misteriozko zinema, Zinema beltza, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 106 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Dark Passage (en) |
Grabazio lekua(k) | San Frantzisko |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Delmer Daves |
Gidoigilea(k) | Delmer Daves David Goodis (en) |
Antzezlea(k) | |
Humphrey Bogart Lauren Bacall Agnes Moorehead Bruce Bennett Douglas Kennedy Ian MacDonald Vince Edwards Tom D'Andrea Rory Mallinson Houseley Stevenson John Arledge | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jerry Wald (en) |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Edizioa | David Weisbart |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Franz Waxman (en) |
Argazki-zuzendaria | Sidney Hickox (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | San Frantzisko |
Argumentua
Vincent Parry (Humphrey Bogart) bere emaztearen ustezko hilketarengatik bidegabeki espetxeratua izan eta kartzelatik ihes egin berri duen gizona da. Behin kanpoan dela, kirurgia bidez aurpegiko itxuraz aldatu eta bere errugabetasuna frogatzeko asmoz bere kaxa ikertzen hasiko da. Emakume ezezagun eta erakargarri batek (Lauren Bacall) lagunduko dio, haren aita ere bidegabekeri judizial baten biktima izan baitzen.
Aktoreak
- Humphrey Bogart: Vincent Parry
- Lauren Bacall: Irene Jansen
- Bruce Bennett: Bob
- Agnes Moorehead: Madge Rapf
- Tom D'Andrea: Cabby (Sam)
- Clifton Young: Baker
- Douglas Kennedy: Kennedy detektibea afarian
- Rory Mallinson: George Fellsinger
- Houseley Stevenson: Walter Coley doktorea
- John Arledge: Gizon Bakartia (krediturik gabe)
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)