Darius Milhaud
Darius Milhaud (Aix-en-Provence, 1892ko irailaren 4a - Geneva, 1974ko ekainaren 22a) frantses musikagilea izan zen. XX. mendeko frantses musikagile aipagarrienetako bat da, Seiak izeneko frantses musikagile gazteen taldekoa. Politonalitatea landu zuelako da batez ere ezaguna; bestalde, Brasilgo musikaren eta jazz-aren elementuak bateratu ditu bere obran. Parisko kontserbatorioan egin zituen ikasketak Paul Dukas eta Vincent d´Indy-rekin. 1940. urtean Oaklandeko Mills Collegeko irakaslea izan zen eta 1947tik aurrera Parisko kontserbatoriokoa. Laurehun lan baino gehiago utzi zituen, irratirako eta filmetarako idatzi zituenak barne. Lan nagusiak ditu: Les malheurs d´ Orphée (1924, Orfeoren zoritxarra), Le pauvre matelot (1926, Marinel gizarajoa, Cocteauren libretoa), Christophe Colomb (1928, Claudelen libretoa) eta Bolívar (1935-36) operak; pianorako Saudades do Brazil (1920-21), Estudioak (1923) eta Automne (1932, Udazkena); orkestrarako sonata eta sinfonia ugari idatzi zituen. Ballet aipagarria du La création du monde (1923, Munduaren sorkuntza). Azken lanak: Bakea lurrean (1963) oratorioa, San Luis Frantziako Errege (1970) eta Egiptoko momiak (1972).
Darius Milhaud | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Marseilla, 1892ko irailaren 4a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Geneva, 1974ko ekainaren 22a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Saint-Pierre Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Madeleine Milhaud (en) (1925eko maiatzaren 2a - 1974ko ekainaren 22a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa (1909 - 1915) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | André Gedalge (en) Charles-Marie Widor Paul Dukas |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, autobiografialaria, musikologoa, musika-irakaslea, jazz musikaria, musika-kritikaria, musikagilea, piano-jotzailea, irakaslea eta soinu banda konpositorea |
Enplegatzailea(k) | Mills College at Northeastern (en) (1940 - 1971) Parisko Kontserbatorioa (1947 - |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Groupe des Six (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Mugimendua | musika klasikoa |
Genero artistikoa | opera sinfonia ballet (en) |
Musika instrumentua | pianoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
| |
Maria Teresa Prieto konposagileak (1896-1982) berarekin ikasi zuen Californian.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Darius Milhaud |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.