Darío de Regoyos
Darío de Regoyos y Valdés (Ribeseya, Asturias, Espainia, 1857ko azaroaren 1a - Bartzelona, Katalunia, 1913ko urriaren 29a) espainiar pintorea izan zen.
Darío de Regoyos | |
---|---|
Autoerretratua Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Darío de Regoyos y Valdés |
Jaiotza | Ribadesella, 1857ko azaroaren 1a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 1913ko urriaren 29a (55 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie royale des Beaux-Arts (en) Carlos de Haes (en) San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia Joseph Quinaux (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Herbehereak |
Kidetza | Les XX L'Essor (en) |
Mugimendua | inpresionismoa Puntillismoa symbolist painting (en) |
Biografia
Arkitekto baten semea zen. San Fernandoko Arte Ederretako eskolan egin zituen pinturako ikasketak.
Parisa joan zen 1880an eta Bruselara, gero. Ensor, Rodin eta Signacekin batera, ohiko arauen kontra zegoen "XXak" Belgikako pintore taldeko kide izan zen. Talde horrek antolatutako erakusketetan parte hartu zuen 1884-1893 urteetan.
Bidaia ugari egin zituen, Euskal Herrira, besteak beste, europar pintore eta idazleekin batera; 1888an Espainian zehar egindako bidaian La España Negra bilduma egin zuen. Lan horretan Espainiako eta Euskal Herriko irudiak, dramatikoak askotan, agertzen dira, batez ere.
Lehen lanetan iluntasuna nagusia bazen ere, inpresionismoaren eraginez kolore argiagoak eta biziagoak erabili zituen gero. Oso erakusketa garrantzitsu eta arrakastatsuak egin zituen Euskal Herrian eta Europako beste zenbait herritan.
1898an Donostian bizi izan zen eta Bartzelonan eman zituen bere bizitzako azken bi urteak.
Inpresionismoarekin harreman handiena izan zuen espainiar pintorea izan zen. Lan nagusiak: Pueblo de la costa cantábrica, Paisaje, Diligencia en Segovia eta El aguacero.
Irudi galeria
- Gau elurtua Haarlemen 1886.
- Oilategia (1912).
- Bilboko plaza (1892).
- Darroko lasterketa.
- Pesasko atea.
- Alhambrako ikuspegia.
- Hernaniren paisaia (1900).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Darío de Regoyos |
Erreferentziak
- «Dario de Regoyos Kalea - Callejero de Durango - Callejero.net» durango.callejero.net (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.